Gipuzkoa Basket
UCAM Murtziaren aurka
Erredakzioa
Sufritutako garaipena lortu dute gipuzkoarrek etxean. Javi Salgado izan da erabakigarri.
GBC-UCAM Murtzia. Argazkia: EFE
Albisteak (1)
Gipuzkoa Basketek UCAM Murtziari irabazi dio Endesa Ligako 25. jardunaldiko partidan (85-80). Sufritutako garaipena izan da, eta Javi Salgado izan da erabakigarri.
Partida hotz hasi da, baina etxekoek hartu dute aurrea markagailuan, batez ere, Jason Robinsonen jokoari esker (27-16). GBCk garaipena erraz lortuko zuela ematen zuen, baina ez da horrela gertatu.
Woodek eta Sergio Sanchezek Murtzia suspertu dute eta bisitariek neurketa berdindu dute (40-40). Atsedenaldiaren ostean, hobera egin du GBCren jokoak, baina defentsan uste baino gehiago sufritu dute.
Amaierarako lau minutaren faltan Wooden hiruko batek puntu bakarrera utzi du Murtzia, baina Netoren erantzuna bikaina izan da. Azkenean Javi Salgadok erabaki du partida, jaurtiketa libreetatik.
Fitxa teknikoa:
85.- Gipuzkoa Basket: Neto (18), Cortaberria, Robinson (24), Ramsdell (11), Doblas (8) -hasierako boskotea- Salgado (18), Hanley (4), Olaizola (2).
80.- UCAM Murtzia: San Miguel (7), Rodriguez (2), Wood (25), Radovic, Augusto Lima (12) -hasierako boskotea- Davis (4), Tillie (4), Ben Romdhame (12), Kelaty (6), Sanchez (8).
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa