Gipuzkoa Basket
Koparik gabe
Erredakzioa
Gipuzkoarrak berandu esnatu dira, eta ez da nahikoa izan denboraldiko Estudiantes onenari gailentzeko (72-61).
Marko Banic, Julen Olaizola gelditzen. Argazkia: EFE.
Gipuzkoa Basketek ez du Malagako Errege Kopa jokatuko, Tuenti Movil Estudiantesen aurka galdu ondoren (72-61). Estudiantes taldearen denboraldia ez da ona izan, etxean bi neurketa baino ez dituelako irabazi, baina gipuzkoarren kontra egin du norgehiagokarik onena.
Gipuzkoako taldeak lehenengo zati txarra egin du, batez ere hasierako bi laurdenen bukaeran (17-0 partziala bigarren zatiaren amaieran). Atsedenaldira 39-19 aurretik joan da Estudiantes. Banicek eta Slokarrek 13na puntu egin dituzte, eta Colomek 19 puntuko balorazioa izan du.
Gipuzkoaren erreakzioa berandu heldu da. Hobeak izan dira azken bi laurdenetan, baina ez da nahikoa izan Kopa jokatzeko txartela lortzeko.
FITXA TEKNIKOA
72. Tuenti Estudiantes (15+24+16+17): Colom (11), Fernandez (7), Rabaseda (5), Slokar (13) eta Ivanov (8) -hasierako taldea- Banic (13), Rubio (0), Kuric (13), Miso (2) eta Vicedo (0).
61. Gipuzkoa (10+9+22+20): Neto (7), Robinson (12), Winchester (13), Ramsdell (10) eta Doblas (14) -hasierako taldea- Cortaberría (0), Salgado (3), Olaizola (0), Hanley (2) eta Motos (0).
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa