Gipuzkoa Basket
Liga
Erredakzioa
Atsedenaldiaren ostean suspertu dira donostiarrak, eta hiruko marratik partida erabat erabakita utzi dute.
Artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Gipuzkoa Basketek bolada onari eutsi dio eta laugarren garaipena jarraian eskuratu du Ligan. Endesa Ligako 12. jardunaldiko partidan, Fuenlabradari irabazi dio etxean (77-58).
Bigarren zatiaren hasierara arte parekatua izan da neurketa. Defentsan lan bikaina egin dute talde biek, eta, beraz, Robinson zein Panko "eskuak lotuta" zeuden.
Baina atsedenaldiaren ostean suspertu dira donostiarrak, eta hiruko marratik partida erabat erabakita utzi dute. Azkenean, garaipen erraza lortu dute.
Fitxa teknikoa:
77.- Gipuzkoa Basket: Neto (5), Winchester (5), Robinson (18), Ramsdell (15), Doblas (14)- hasierako boskotea- Hanley (2), Salgado (15), Cortaberria (3), Olaizola, Motos.
58.- Fuenlabrada: Cabezas (8), Feldeine (17), Vega (6), Panko (6), Vargas (4)-hasierako boskotea- MontaƱez (12), Arnold (2), Paunic (3), Diagne, Mejeris.
Hurrengo zuzenekoak
|
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar