20:13

Gipuzkoa Basket

69-61, Unicajaren aurka

Gipuzkoa Basket, lan ona eta garaipena

Erredakzioa

Talde gipuzkoarrak 69-61 irabazi dio Unicajari Illunben eta denboraldiko bosgarren garaipena eskuratu du.

  • Gipuzkoa Basket-Unicaja (69-61). Argazkia: EFE

    Gipuzkoa Basketek 69-61 irabazi dio Unicajari. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gipuzkoa Basketek garaipena lortu du Unicajaren aurka Illunben (69-61), eta denboraldiko bosgarren partida irabazi du Sito Alonsok zuzentzen duen taldeak.

Partida parekatua izan da, eta azken laurdeneko azken txanpan erabaki da. Lehen laurdena berdinduta bukatu da (14-14) eta bigarrena Unicajaren aldeko hiru puntuko abantailarekin amaitu da (30-33).

Atsedenalditik kantxara itzuli ostean, parekotasuna nagusi izan da, eta hirugarren laurdenaren amaieran, markagailuak 44nako berdinketa adierazten izan du (44-44). Azken laurdeneko azken txanpan Gipuzkoa Basketek markagailuan alde egitea lortu du (64-56), eta garaipenak ez dio ihes egin (69-61).

Fitxa teknikoa:

69.- Gipuzkoa Basket: Neto (7), Cortabarria (3), Robinson (8), Ramsdell (11), Doblas (19)-hasierako bostekoa- Winchester (12), Olaizola, Salgado (3), Hanley (6), Motos.

61.- Unicaja: Granger (16), Suárez (11), Vidal (7), Caner- Medley (4), Hettsheimeir (1)-hasierako bostekoa- Fran Vazquez, Sabonis, Urtasun, Toolson (7), Kuzminskas (2), Stimac (3), Calloway (10).

Epaileak: Bulto, Guirao, Rial.

Markagailua laurden bakoitzean: 14-14; 30-33-atsedenaldia- 44-44; 69-61.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena