Gipuzkoa Basket
Endesa Liga
Leire Etxazarra | eitb.com
Donostiarrek partida bikaina jokatu dute eta aurretik izan dira bigarren laurdenetik eta bukaerarako 5 minutu falta izan diren arte. Azkenean, Bartzelonak lortu du garaipena, 81-74.
Albisteak (2)
Zapore mingotsa eragi dio Gipuzkoa Basketi Bartzelonan galdutako partidak (81-74). Izan ere, gipuzkoarrek esku-eskura izan dute garaipena, eta balentria gauzatuko zutela ziurtzat eman zitekeen neurketako hainbat momentutan.
Sito Alonsoren mutilek lehen laurden bikaina jokatu dute. Hasiera-hasieratik beldurrik gabe atera direla kantxara, lehen saskiratzea hirukoa izan baita. Robinson sasoi betean aritu da, bai biko eta bai hiruko saskiratzeetan, eta, horri esker, lehen 10 minutuen amaieran Bartzelonak ezin izan du alde handirik zabaldu: 21-19.
Bigarren zatian, GBCk lotsagabe jokatzen jarraitu du, eta kataluniarrek aldea zabaldu ezinik jarraitu dute. Are gehiago, Gipuzkoa Basket aurretik jarri da markagailuan hainbat alditan. Atsedenaldian, Palauko ikusleek ezin zuten sinetsi markagailuan ikusten ari zirena: 37-41.
Bigarren zatian etxekoen erreakzioa espero zuten askok. Baina ez da iritsi, ez lehen minutuetan. Gipuzkoarrek nagusi izaten jarraitu dute, eta aldea handitu ere egin dute: jokoa, eta, batez ere, errebotea, Gipuzkoa Basketena izan da. 10 puntu goitik izan dira.
Bartzelonaren 8 eta 0eko partzialari erantzun ederra eman dio Winchesterrek, hiruko bi jarraian sartuta: 53-57 amaitu da hirugarren laurdena.
Azken 10 minutuen hasieran, GBCk eutsi egin dio abantailari, baina orduan Xavi Pascualen gizonek 15 eta 2ko partziala egin eta emaitza irauli dute. Hala ere, amaierarako minutu baten faltan, Robinsonen hirukoak 73 eta 72 hurbildu ditu donostiarrak. Baina Bartzelonak duen kalitateari eutsi dio eta azkenean garaipena bere alde jaustea lortu du: 81 eta 74.
Fitxa teknikoa:
81 - Bartzelona (21+16+16+28): Marcelinho (21), Abrines (10), Papanikolau (-), Lampe (10), Dorsey (2) -hasierako boskotea-, Sada (-), Pullen (3), Navarro (15), Tomic (14), Nachbar (2), Todorovic (2) eta Hezonja (2).
74 - Gipuzkoa Basket (19+22+16+17): Raulzinho (9), Robinson (26), Winchester (12), Ramsdell (8), Doblas (6) -hasierako boskotea-, Salgado (5), Hanley (3) Huskic (-), Cortaberría (3) eta Olaizola (2).
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
08 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
24 | 12:00 - 14:00 | HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa |
24 | 12:00 - 13:45 | ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa |
24 | 16:10 - 16:50 | PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa |
24 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria |
25 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa