Gipuzkoa Basket
75-77
Erredakzioa
Sito Alonsoren gizonek partida berdinduta zuten amaierako segundo batzuren faltan, baina andaluziarrek saskiratzea lortu dute azken jokaldian. Gipuzkoarrak sailkapeneko zuloan dira.
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Cajasol Lagun Arori gailendu zaio Mensah Bonsuk amaierarako bi segundoren faltan sartutako saskiratzeari esker. Porrot honen ondorioz, gipuzkoarrek salbaziotik hiru garaipenera daude, liga amaierarako bost partida bakarrik falta direnean.
Cajasolek partida hasieratik menderatu du, defentsa zorrotza egin dute eta Lagun Aro kanpoko jaurtiketeo heldu behar izan die, eta kanpoko jaurtiketetan, hain zuzen, arazo ugari izan dituzte gipuzkoarrek aurtengo denboraldian.
Hala ere, atsedenaldian zazpi puntu atzetik bakarrik ziren Sito Alonsorenak. Bigarren zatiaren hasieran, gaineram susperraldia izan dute eta andaluziarrengandik lau puntura jarri dira.
Finleyk hirukoa sartu du eta Doblasek bikoa, eta partida berdintzea lortu dute bukaerarako segundo gutxiren faltan. Azken jabetza Cajasolena zen eta ez du alferrik galdu, Mensah Bonsuk bikoa saryu baitu amaierarako bi segundoren faltan.
Fitxa teknikoa:
75.- Lagun Aro: Neto (11), Finley (5), Papamakarios (3), Woods (14) eta Doblas (13)- hasierako boskotea- Rubio (4), Paunic (8), Ibekwe (4) , Salgado (13)
77.- Cajasol: Sastre (15), Satoransky (16), Tepic (5), Bogdanovic (10), Trigueros- hasierako boskotea- Asbury (2), Balvin (6) Blackney (4), Holland (7), Mensah-Bonsu (12)
Laurden bakoitzaren bukaerako emaitza: 15-21; 37-44 -atsedenaldia- 51-59; 75-77.
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa