Gipuzkoa Basket
Kapitainak prentsaurrekoa eman du asteazkenean, azaltzeko zer dela eta hartu duen erabakia. Orozek ez du zehaztuta non jarraituko duen bere kirol ibilbidea, baina adierazi du uste duela une egokia dela beste proiektu batean hasteko.
Mikel Odriozola Gipuzkoa Basketeko entrenatzailea da eta baita biokimikan lizentziatua ere. Momentuz, zientzia, alde batera utzi badu ere, kimikaz aritu gara berarekin, bai laborategikoaz eta baita kantxakoaz ere.
Guuk Gipuzkoa Basketek eta Askatuakek lankidetza-hitzarmena sinatu dute, harremanak berreskuratu eta normalizazio aro berri bati hasiera emateko. GBCk Askatuaken ibilbide historikoa aitortu nahi izan du, eta, horretarako, armarri ofizialaren erdigunean Askatuaken logoa jarriko dute.
Odriozolak ostiralean egingo du debut ofiziala Guuk Gipuzkoa Basketen entrenatzaile modura, Urrezko LEB Ligan.
Guuk Gipuzkoa Basketek urriaren 6an ekingo dio Ligari, Lleidan. Urrezko LEB mailako Euskal Herriko talde bakarra da.
Bi klubek elkarlanean aritzeko konpromisoa hartu dute, dela babesleak lortzeko, dela Gipuzkoan dagoen talentu gaztea bilatu eta horrekin lan egiteko. Gainera, bi taldeetako abonatuek ere etekina aterako dute akordioarekin.
Guuk GBCk jakinarazi duenez, Ibon Muñoz zuzendari nagusiak eta Aitor Uriondo kirol zuzendariak ez dute taldean jarraituko. Uriondok prentsaurrekoa eskaini du denboraldiaren balorazioa egiteko, Natxo Muñoz presidentearekin batera.
Guuk Gipuzkoa Basketek ACBra igotzeko final fourra jokatuko du asteburuan, Burgosen. David Doblas 2005 eta 2016 bitartean aritu zen taldean eta kapitaina izandakoa ere bada. Gipuzkoa Basket bizitzen ari den momentuaz hitz egin du EITBk jokalari ohiarekin.
Guuk Gipuzkoa Basketek Burgosen kontra jokatuko du larunbatean, ekainak 17, talde aurkariaren etxean. Endesa Ligara igotzea da helburua, eta faboritoa den San Pablo Burgos izango dute aurrez-aurre. Lolo Encinas entrenatzaileak ametsa egia bihurtu nahi du.
Donostiarrek finalerdietako partida jokatuko dute larunbatean San Pablo Burgos taldearen aurka. Burgoseko taldea da igoera lortzeko faborito nagusia.
Egin beharreko fitxaketak egin ondoren, lanera itzuli dira. Bigarren denboraldia egingo du Gipuzkoa Basketek LEB Ligan. Denboraldiaurrean, 13 egunetan bost partida jokatuko ditu.
Urte eta erdi joan eta gero, nahi zuen jarraitzaile orok Ilunbera joateko aukera izan du. Zaleek biziki animatu dute Lolo Encinasen taldea, baina garaipenak ihes egin dio.
Acunsa GBC taldeak Aegir Steinarsson jokalariaren aurkezpena egin du, Donostian. Islandiarra Gipuzkoa Basketek denboraldi honetarako egin duen fitxaketetako bat da.
Ibon Muñoz izango da gipuzkoarren zuzendari nagusia eta, horrez gain, Andy Pankorekin aurreakordioa egin dute klubaren irudia eta babesa izateko.
Acunsa GBC 105-71 galdu du Morabanc Andorraren etxean, eta sailkapeneko azken postuan bukatu du 7 garaipenekin.
Acunsa Gipuzkoa Basketek 75-81eko emaitzarekin galdu du Unicajaren aurka jokatu duen Endesa Ligako 37. jardunaldiko partida.
TD Systems Baskoniak garaipena lortu du Acunsa GBC taldearen aurka (63-81) jokatu duen Endesa Ligako 35. jardunaldiko euskal derbian. Urrezko LEB Mailara jaitsi da Gipuzkoa Basket.
Baxi Manresak denboraldiko hamaseigarren garaipena lortu du Acunsa GBCren aurka (93-81). Gipuzkoarrek 7 garaipenekin jarraitzen dute eta oso zail dute Endesa Ligan jarraitzea.
Acunsa GBC taldeak galdu egin du Lenovo Teneriferen aurka (98-69) jokatu duen Endesa Ligako 34. jardunaldiko partida.
Marcelo Nicola, Acunsa GBCko entrenatzailea, egora zaila dela badaki, baina taldeak aurrera begiratu behar du. Gipuzkoak Tenerifen jokatuko du ostegunean.
Gipuzkoarrek sailkapeneko zuloan jarraitzen dute etxean murtziarren aurka galdu ostean, Endesa Ligako 33. jardunaldiko partidan.
Acunsa Gipuzkoa Basket eta RETAbet Bilbao Basket sailkapeneko azken bi postuetan daude eta geroz eta jardunaldi gutxiago falta dira denboraldia amaitzeko.
Acunsa GBCk Casademont Zaragozaren aurka galdu du, eta Aragoiko taldeak hiru garaipeneko aldea du sailkapen nagusian.
Acunsa GBC taldeak 79-90eko emaitzarekin lortu du garaipena San Pablo Burgosen aurka jokatu duen Endesa Ligako 31. jardunaldiko partidan. Jaitsiera postuetan jarraitzen du, baina salbaziotik gertuago.
Marcelo Nicola Acunsa GBC taldeko entrenatzaileak, Gipuzkoa Basketek Burgosen aurka asteazkenean jokatuko duen Endesa Ligako 31. jardunaldiko partidari buruz hitz egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
Coosur Real Betisek (68-91) Acunsa GBC jipoitu du larunbat honetan, Endesa Ligako 30. jardunaldian, mailari eusteko berebiziko garrantzia zeukan lehian.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala | /eu/kirolak/zuzenean/ |
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta | /eu/kirolak/zuzenean/ |
08 | 11:25 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
24 | 12:00 - 13:45 | ATLETISMOA | Alcobendaseko Krosa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
24 | 12:00 - 14:00 | HERRI KIROLAK | Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
24 | 16:10 - 16:50 | PILOTA | Lau t'erdiko finalaren atariko saioa | /eu/kirolak/zuzenean/ |
24 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko finala: Laso vs Etxeberria | /eu/kirolak/zuzenean/ |
25 | 23:30 - 00:30 | AREA TXIKIA | Athletic Club vs Reala partidako laburpena | /eu/kirolak/zuzenean/ |
Ez dago zuzenekorik |
Ez dago zuzenekorik |
Ez dago zuzenekorik |
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.