Bilbao Basket
1,9 milioi euro hartzen zituen
Erredakzioa
Aldundiak kirol profesionalri zuzendutako laguntzak kentzea erabaki du. Gescrap Bizkaiak, 1,9 milioi euroko laguntza jasotzen zuen uretro.
Gescrap Bizkaiak ez du Aldundiaren diru laguntza jasoko 2013an. Argazkia: EFE
Bizkaiko Foru Aldundiak kirol profesionalari zuzendutako laguntzak kentzea erabaki du, eta neurri honek kalte handia eragiten dio Gescrap Bizkaia Bilbao Basketi. Urtero, 1,9 milioi euroko laguntza jaso zuen iaz saskibaloiko taldeak Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, eta 2013an ez du aipatutako laguntza hau jasoko.
Aldundiaren laguntza ez jasotzeak, eragina izango du Bilbao Basketen kontuetan. "Bizkaiko Foru Aldundiaren erabakia onartzen dugu, eta denboraldi honetarako ez digu eragingo", esan du Gorka Arrinda akziodun nagusiak.
Gescrapek babesle izateari utzi nahi dio, eta horrek, 1,5 milioi euro galtzea suposatzen dio Bilbao Basketi. Babeslearen eta klubaren artean gatazka dago bi aldeak lotzen dituen kontratua dela eta.
"Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntza gabe geratzeak, eragina izango du klubaren kontuetan. Beharrezkoak diren finantzazio iturriak lortzeko lan egingo du Bilbao Basketek, orain arte azaldu duen lehiakortasun maila ez galtzeko", gaineratu du Gorka Arrindak.
Hurrengo zuzenekoak
16 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko Serie B Finala: Bakaikoa vs Larrazabal |
17 | 23:00 - 01:00 | BOXEOA | Espainiako Txapelketak |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa