14:11

Bilbao Basket

69-85

Gescrap Bizkaiak aise irabazi dio Belgacom Spirouri

Erredakzioa

Bilbao Basket jaun eta jabe izan da Charleroiko kantxan, eta ez du arazorik izan Eurocupeko bigarren garaipena lortzeko. 69-85eko emaitzarekin irabazi du talde bizkaitarrak.

01:00
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gescrap Bizkaiak aise irabazi dio Belgacom Spirouri, eta jarraian lortu duen bigarren garaipena eskuratu du Eurocup txapelketan. 69-85eko emaitzarekin nagusitu da Bilbao Basket.

Ondo ekin dio Bilbao Basketek partidari, 0-5eko partzialarekin, baina etxeko taldeak azkar erantzun du, eta aldeak murriztu ditu (6-7). Katsikarisek zuzentzen duen taldeak erritmo biziagoa jartzea lortu du, eta berriro alde garrantzitsuak lortu ditu (13-21). Lehen laurdena, sei puntuko abantailarekin bukatzea lortu du talde bizkaitarrak (17-23).

Bigarren laurdenaren hasieran, partida erabakita uzteko aukera izan du Bilbao Basketek. Hamalau puntuko aldea lortu du Gescrapek (20-34), baina etxeko taldea garaiz esnatu da. Belgacom Spirouk aldeak murriztea lortu du, eta bigarren laurdena bukatzeko 51 segundo falta izan direnean, lau puntura jarri da (34-38). Talde bizkaitarrak lortutako hiruko batek, atsedenaldira zazpi puntuko aldearekin iristea ekarri dio Gescrapi (34-41).

Hirugarren laurdenean utzi du partida erabakita talde bizkaitarrak. Jaun eta jabe izan da Gescrap Bizkaia, eta jipoi galanta eman dio Belgacom Spirouri hirugarren laurden honetan. Hogeita bi puntuko aldearekin iritsi da Bilbao Basket azken laurdenera (46-68).

Partidako azken laurdenean, Gescrapek ez du garaipena arriskuan jarri. Lasaitasunez jokatu du Bilbao Basketek. Aurkariak ez du Gescrap Bizkaia gehiegi behartu, eta garaipenak ez dio ihes egin Bilbao Basketi. 69-85eko emaitzarekin lortu du garaipena Gescrapek.

Fitxa teknikoa:

69 - Belgacom Spirou (17+17+12+23): Foster (3), Justin Hamilton (6), Walsh (26), Allen (17) eta Beghin (10) -hasierako bostekoa-; Johnson (-), Jadin (-), Jankovic (4) eta Riddick (3).

85 - Grescrap Bizkaia (23+18+27+17): Zisis (14), Vasileiadis (17), Mumbrú (2), Hervelle (12) eta Lamont Hamilton (8) -hasierako bostekoa-; Pilepic (11), Grimau (4), Rakovic (14), Samb (3) eta Sergio Sanchez (-).

Partzialak: 17-23, 34-41 (atsedenaldia); 46-68 eta 69-85 (amaiera).

Epailea: Anastasios Piloidis (GRE), Seffi Shemmesh (ISR) eta Carmelo Paternico (ITA).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    16 17:15 - 20:00 PILOTA | Lau t'erdiko Serie B Finala: Bakaikoa vs Larrazabal
    17 23:00 - 01:00 BOXEOA | Espainiako Txapelketak

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena