Bilbao Basket
Miribillan
Erredakzioa
Katsikarisen taldeak partida bikaina egin du etxean, eta denboraldiko bosgarren garaipena lortu du. Hamilton izan da neurketako onena eta baita saskiratzaile nagusia ere (19).
Albisteak (2)
Gescrap Bizkaiak denboraldiko bosgarren garaipena lortu du Unicaja taldea partida bikainean mendean hartuta (82-65).
Parekatua eta interesgarria izan da etxekoek eta bisitariek jokatutako lehen laurdena (21-19). Talde biak sasoi onean daude, eta Bilbon argi eta garbi utzi dute.
Bigarren laurdenean, markagailua 28-26 zenean, partida ordu erdiz gelditu behar izan dute. Hamilton saskitik eseki da eta taula apurtu egin du. Atsedenaldian zazpi puntuko aldea zuen Gescrapek (38-31).
Hamilton eta Vasileiadis bikain aritu dira hirugarren laurdenean eta errenta garrantzitsua lortu du Fotis Katsikarisen taldeak (50-36). Bilbao Basketek hamabi puntuko errentarekin ekin dio azken laurdenari (57-45, eta azken hamar minutuan asko gozatu dute Miribillara hurbildutako zaleek. Hamilton izan da neurketako onena eta baita saskiratzaile nagusia ere (19).
Fitxa teknikoa:
82 - Gescrap Bizkaia (21+17+19+25): Zisis (5), Vasileiadis (16), Mumbru (5), Hervelle (9) eta Hamilton (19) -hasierako bostekoa-; Raul Lopez (8), Grimau (10), Rakovic (10), Pilepic (-) eta Samb (-).
65 - Unicaja (19+12+14+20): Calloway (6), Urtasun (7), Simon (12), Gist (6) eta Perovic (-) -hasierako bostekoa-; Williams (14), Dragic (3), Jimenez (-), Zoric (9), Vazquez (4) eta Lima (4).
Hurrengo zuzenekoak
16 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko Serie B Finala: Bakaikoa vs Larrazabal |
17 | 23:00 - 01:00 | BOXEOA | Espainiako Txapelketak |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa