12:36

Bilbao Basket

Iragarpena

Tomeu Rigok Bilbao Basket utziko du, sei denboraldi eta gero

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Guztira, jokalariak 103 partida jokatu ditu Bizkaiko taldean: Endesa Ligako 53, Errege Kopako bat, 13 FIBA Europa Kopan, 35 Urrezko LEB Ligan eta bat Asturiasko Printzesaren Kopan.

  • Tomeu Rigok Bilbao Basket utziko du

    Tomeu Rigok Bilbao Basket utziko du. Irudia: Bilbao Basket

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Surne Bilbao Basketek astearte honetan baieztatu duenez, Tomeu Rigok ez du taldean jarraituko datorren sasoian. Hala, Balearretako eskoltak sei denboraldiko aroa amaituko du euskal klubean.

Rigo (27 urte) 2018ko udan heldu zen Bilbora, taldea Urrezko LEB ligan jokatzen ari zela. Denboraldi hartan, beltzezko gizonekin hartu zuen parte Endesa Ligara itzultzeko lanean.

Orotara, jokalariak 103 partida jokatu ditu Bizkaiko taldean: Endesa Ligako 53, Errege Kopako bat, 13 FIBA Europa Kopan, 35 Urrezko LEB Ligan eta bat Asturiasko Printzesaren Kopan. 

"Eskerrak eman nahi dizkiogu klubeko giltzarrietako bati, lan, konstantzia, energia eta diziplina eredu izan delako. Tomeuk altxatzen lagundu digu, aurrera begiratzea irtenbide onena dela argi utzita. Partidaz partida, funtsezko jokalaria izan da, kantxan eta kantxatik kanpo", nabarmendu du Bilbao Basketek agur-oharrean. 

Bizkaiko taldeak datorren denboraldirako iragarritako hirugarren baja da, Alex Reyesek eta Georgios Tsalmpourisek ere ez dutela jarraituko baieztatu baitzuen.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena