Bilbao Basket
BERRITZEA
eitb media
Andersson aurreko udaran iritsi zen Bibora, Stal Ostrow Wielkopolski talde poloniarra utzi ostean, eta euskal taldean jarraituko du 2023-24 denboraldian.
Denzel Andersson. Argazkia: Bilbao Basket
Surne Bilbao Basketek Denzel Anderssonekin zuen kontratua luzatu du beste denboraldi batez, beraz, suediarra Bilboko taldean arituko da 2023-24 denboraldi amaierara arte.
25 urte ditu eta 2,04 metro neurtzen du Anderssonek, eta iazko udan iritsi zen Bilbora Poloniako Stal Ostrow Wielkopolski taldetik. Aste honetan Surne Bilbao Basketek egin duen hirugarren kontratu berritzea da, Adam Smith eta Xavi Rabaseda jokalarienen ondotik.
Joan den denboraldian Anderssonek 5 puntu eta 2,9 errebote erdietsi zituen batez beste, partidako 17 minutu jokatuta.
Talde bilbotarrak adierazi du Denzel Andersson "beltzezko gizonen defentsako zutabeetako bat" dela, eta espero duela datorren denboraldian jokalariak 2022-23 sasoian emandako maila hobetzea.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa