Bilbao Basket
FITXAKETA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
19 urteko jokalari gazteak Tomeu Rigo lesionatuaren hutsunea beteko du.
Agustín Ubal, nuevo fichaje del Bilbao Basket. Foto: @BilbaoBasket
Albisteak (2)
Surne Bilbao Basketek baieztatu duenez, Agustin Ubal joko-antolatzaile uruguaitarra Bizkaiko taldera helduko da Bartzelonak utzita, luzarorako min hartuta dagoen Tomeu Rigo ordezkatzeko. Izan ere, Balearretako jokalaria hainbat hilabetez izango da baja, belauneko lesio larri baten ondorioz.
Ubalek 19 urte eta 1,98ko altuera du. Joan zen denboraldian hamabi partida jokatu zituen Endesa Ligan, horietako hiru Bartzelonarekin (Euroligan ere debuta egin zuen) eta gainerako bederatziak Rio Breogan Galiziako taldearekin.
"Uste dugu Ubal talentu handiko jokalaria dela. Lehenik eta behin, gazteen anbizioa eta energia eman behar dizkigu. Gainera, kalitatea eta fisiko ona duen jokalaria da, eta egunerokoan zein jokatuko ditugun bi txapelketetan laguntzea espero dugu", adierazi du Rafa Pueyok, Bilbao Basketeko kirol-zuzendariak.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:15 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa