Bilbao Basket
Porrota Murtziaren kontra
eitb.eus
Alex Mumbruren taldeak garaipen bakarra du bederatzi partida jokatuta.
Jaylon Brown, Bilbao Basket
Albisteak (2)
Endesa Ligako hamaikagarren jardunaldiko partida jokatu zuten Miribillan Bilbao Basketek eta UCAM Murtziak. Bilbotarrek berriro galdu zuten, oraingoan hamar puntugatik, 63-73, nahiz eta neurketa bikain hasi lehen laurdenean (17-9).
Baina partidako izarra UCAMeko Frankamp izan zen, lehen hamar minutuetan desagertuta egon eta gero 23 puntu erdietsi zituen ondoren eta bere taldeko erritmoa eta jokoa beregain hartu zuen garaipena Murtzia aldera eramateko.
Porrot honekin Alex Mumbruren taldeak putzuan jarraitzen du Gipuzkoa Basketekin batera; garaipen bakarra bederatzi partida jokatuta eta horri Txapeldunen Ligan jokatutako bi partidetan galdu egin dutela gehitu behar zaio.
Fitxa teknikoa
63 - Bilbao Basket (17+15+12+19): Rousselle (11), Serron (4), Zyskowski (13), Kulboka (8) eta Balvin (8) -hasierako taldea-; Hakanson (3), Jaylon Brown (5), Alex Reyes, Moses (3) eta Huskic (8). Entrenatzailea: Alex Mumbru.
73 - UCAM Murtzia (9+21+19+24): Frankamp (23), Jordan Davis (10), Sadiel Rojas (7), DiLeo (6) eta Lima (6) -hasierako taldea-; Bellas (2), Townes (6), Jok, Cate (12) eta Radovic (1). Entrenatzailea: Sito Alonso.
Partzialak: 17-9, 32-30 (descanso); 44-49 eta 63-73.
Epaileak: Joaquin Garcia Gonzalez, Raul Zamorano eta Oscar Perea.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa