20:50

Bilbao Basket

Lesioa

Jaylon Brown ez da Kopan izango

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Haustura dauka eskuin oineko bosgarren metatartsianoan, eta hainbat astez egongo da jokatu ezinda.

  • Jaylon Brown Alex Mumbruren aholkuak entzuten.

    Jaylon Brown Alex Mumbruren aholkuak entzuten. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Jaylon Brown RETAbet Bilbao Basketeko jokalariak hautsita dauka eskuin oineko bosgarren metatartsianoa, eta jokatu ezinda egongo da hainbat astez. Hartara, lesio horrek otsailaren 13tik 16ra Malagan izango den Errege Kopan parte hartzea galaraziko dio.

Bilboko klubak eskolta estatubatuarraren gainean argitaratutako osasun-txostenean jakinarazi duenez, "pronostikoa lesioaren bilakaeraren araberakoa izango da". Aitzitik, halako arazo fisikoetan bi eta hiru hilabete arteko susperraldiak behar izaten dira.

'Beltzezko gizonek' igandean Herbalife Kanaria Handiaren pistan jokatu zuten partidako lehen minutuetan hartu zuen min Brownek . Jokalariak makulu batzuen laguntzarekin utzi behar izan zuen kantxa.

Brownek berebiziko garrantzia izan zuen aurreko denboraldian Bilbao Basket Endesa Ligara igotzeko bidean. Gainera, Alex Mumbruren taldeko jokalari nabarmenetakoa izaten ari zen aurtengo denboraldian, 12,1 puntu eta 2,3 asistentzia lortuta, batez beste.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena