Bilbao Basket
21 urte eta 2,08 metro
Erredakzioa
Hegaleko pibot lituaniarrak 21 urte ditu, eta 2,08 metro neurtzen du. Brose Bamberg taldetik dator, eta Bilboko taldean jokatuko du datorren denboraldian.
Arnoldas Kulboka. Argazkia: @CDBILBAOBASKET
Arnoldas Kulboka (Marijampole, 21 urte, 2,08 metro) lituaniarra fitxatu du RETAbet Bilbao Basketek datorren denboraldirako. Hegaleko pibot postuan jokatzen du, eta NBAko Udako Liga jokatu du Charlotte Hornets taldearekin. Udako Ligan, 8,75 puntu erdietsi, 4,5 errebote harrapatu, eta 19 minutu jokatu ditu batez beste. Urtebeterako kontratua sinatu du Bilbao Basketekin.
Brose Bambergetik dator Kulboka; bertan, junior mailako taldean eta lehen taldean jokatzen zuen. 2017-2018 denboraldian Italiako Orlandina taldean jokatu zuen, eta FIBAren Txapeldunen Ligan, 10,3 puntu eta 5,6 errebote erdietsi zituen batez beste. Txapelketa horretako jokalari gazte onenaren saria jaso zuen.
Kulboka, 18 urtez azpiko Eurokopako txapeldunordea izan zen 2016an, Lituaniako selekzioarekin.
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa