Bilbao Basket
3,4 milio euroko zorra du
Agentziak | Erredakzioa
Klubak aditzera eman duenez, hartzekodunen % 65ek zorraren % 80 kitatzea eta hartzekodunen konkurtsoa ixtea onartu du.
Bilbao Basketeko jokalariak, ACBra igoera ospatzen. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Albisteak (4)
Bilbao Basketek ofizialki eskatu du ACBn sartzea, datorren denboraldian Endesa Ligan jokatu ahal izateko. Eskaera ACBk uztailaren 16an egingo duen batzarraren oniritziaren zain geratu da.
Klubak komunikatu batean azaldu duenez, eskaeran "Ogasunarekin eta Segurantza Sozialarekin dituen betebeharrak egunean daudela frogatzen duten ziurtagiriak" sartu dituzte, "erakundeekin egindako akordioei esker". Klubak Ogasunarekin duen 3,4 milioiko zorraren ordainketak noiz eta nola egin adostea lortu du.
Duela aste batzuk, hartzekodunek oniritzia eman zioten Bilbao Basketek zorra ordaintzeko egindako proposamenari eta, beraz, hartzekodunen konkurtsoa ixteko bidea zabalik utzi du.
Akordio horren arabera, hartzekodunen % 65ek zorraren % 80 kitatzea eta konkurtsoa ixtea onartu du eta, horri esker, klubak aurrera egin ahal izan du ACBn sartzeko eskaerarekin, ekainaren 2an maila igoera lortu ostean.
Bilbao Basketek eskerrak eman nahi izan dizkie "zaleei, hornitzaileei, jokalariei, langileei eta administrazio publikoei" proiektuan agertutako "konfiantzagatik".
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa