19:51

Bilbao Basket

Igoera

Bilbao Basket maila gorenera itzuli da

A.B.

RETAbet Bilbao Basketek Endesa Ligan jokatuko du datorren denboraldian, Urrezko LEB Mailako igoerako play-offeko finala Iberojet Palmari irabazi ostean (62-55).

  • Bilbao Basket. Argazkia: EiTB

    Bilbao Basketeko jokalariak, igoera ospatzen. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

RETABet Bilbao Basketek Endesa Ligara igotzea lortu du, Urrezko LEB Mailako igoera faseko finala Iberojet Palmari irabazita (62-55). Ondorioz, saskibaloiaren maila gorenean jokatuko du datorren denboraldian talde bilbotarrak.

Hasiera ona eman dio Bilbao Basketek norgehiagokari, eta zazpi puntuko abantaila (11-4) hartu du hasierako minutuetan. Ondoren, aldeak murriztu ditu Iberojet Palmak (11-8), baina talde bizkaitarra berriro nagusi izan da, eta hamar puntuko errenta erdietsi du (18-8). Nagusi izan da RETAbet Bilbao Basket lehen hamar minutuetan, sei puntuko abantaila eskuratuta (21-15).

Bigarren laurdenari hobeto ekin dio talde bisitariak, eta lehia parekatu du (27-25). Hala ere, Bilbao Basket ez da urduri jarri, eta berriro zuloa irekitzea lortu du (33-25). Neurketa, Bilbao Basketen aldeko 33-27ko emaitzarekin heldu da atsedenaldira.

Atsedenaldia amaitu eta kantxara itzuli ostean, partida parekatu egin da. RETAbet Bilbao Basket aurretik ibili da hirugarren laurden osoan zehar, lau eta sei puntuko abantailekin, baina laurdenaren azken txanpan, Iberojet Palmak desabantaila murriztea lortu eta bi puntura hurbildu da (42-40).

Azken laurdenaren lehen txanpan Iberojet Palma izan da nagusi, partida berdindu du (42-42), baita aurrea hartu ere (42-44). Bilbao Basketek, ordea, ondo eutsi dio aurkariaren momentu onari, neurketa berdindu du (47-47), eta lau puntuko abantailarekin (51-47) ekin die azken lau minutuei. Lehia amaitzeko bi minutu falta zirenean, Baracek hirukoa sartu, eta Palmak neurketa berdindu du (55-55). Brawnek 2-1eko jokaldia egin du amaierarako 50 segundoren faltan, eta hiru puntuko errenta eman dio talde bizkaitarrari (58-55). Shreinerrek hirukoa sartu du azken 16 segundoetan, eta neurketa erabakta utzi du (62-55).

Fitxa teknikoa:

62 - RETAbet Bilbao Basket (21+12+9+20): Schreiner (15), Jaylon Brown (8), Matulionis, Demetrio (16) eta Larsen (6) -hasierako taldea-; Salgado (9), Rigo, Edu Martínez (3), Cruz, Lammers (5) eta Huertas.

Entrenatzailea: Alex Mumbru.

55 - Iberojet Palma (15+12+13+15): Alex Hernández (3), Bivià (10), Gilbert (3), Barac (6) y Guerra (9) -cinco inicial-; Quintela (10), Joan Tomás (6), Barber (8) y Uclès.

Entrenatzailea: Felix Alonso.

Partzialak: 21-15, 33-27 (atsedenaldia); 42-40 eta 62-55 (amaituta).

Epaileak: Angel De Lucas De Lucas, Yasmina Alcaraz Moreno eta Joaquin Garcia Gonzalez. Larsen (34. min) eta Bivia (40. min) kanporatu dituzte bosna falta egiteagatik.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 Zuzenean 17:15 - 20:15 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena