14:22

Bilbao Basket

Asteburu honetan

Endesa Ligara igotzeko bigarren eta azken txartela Miribillan erabakiko da

Agentziak | Erredakzioa

RETAbet Bilbao Basket, Melilla Baloncesto, Iberojet Palma eta el Rio Ourense Termal izango dira lehian, Betisekin batera maila gorenera igotzeko.

  • RETAbet Bilbao Basketeko jokalariak

    RETAbet Bilbao Basketeko jokalariak. Argazkia: ETBko bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbao Arena kiroldegian erabakiko da Endesa Ligara igoko den bigarren taldea zein izango den. Urrezko LEB Ligako Lauko finala bertan jokatuko dute RETAbet Bilbao Basket, Melilla Baloncesto, Iberojet Palma eta Rio Ourense Termal taldeek.

Horietako bat mailaz igoko da Real Betis Energia Plusekin batera. Andaluziarrek Liga erregularrean lortu dute igoera. Iaz, Betis eta Bilbao Basket izan ziren, hain zuzen, Endesa Ligatik jaitsi ziren bi taldeak.

Aurreikuspenen arabera, RETAbet Bilbao Basket da faborito nagusia. Alex Mumbruk urtebete egin du entrenatzaile lanetan eta emaitza onak lortu ditu. Liga erregularrean bigarren izan da Bilbao Basket eta Lauko Finalean sartzea ez da erraza, hasieratik faboritoen artean egon arren.



Partiden egutegia


Larunbata, EKAINAK 1¿

Finalerdiak

Iberojet Palma-Rio Ourense Termal         17.00etan
RETAbet Bilbao Basket-Melilla Baloncesto  19.30ean


Igandea, EKAINAK 2

Finala

1. finalerdiko irabazlea-2. finalerdiko irabazlea   18.00etan

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    15 21:00 - 23:30 ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena