Bilbao Basket
UCAM MUrtziaren aurka, 73-82
Agentziak | Erredakzioa
Bilbotarrak saiatu dira baina ezin izan dute garaipena lortu. Alex Mumbruren agurra izan da.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
RETAbet Bilbao Basketek ezin izan die behar bezalako agurra eman Bilbao Arenako zaleei eta Alex Mumbru kapitainari. Bilbotarrek galdu egin dute (73-82) UCAM Murtziarekin, etxean jokatukotako Ligako azken partidan.
Neurketa denboraldi honetan Bilbon ikusitako beste askoren antzekoa izan da; oso orekatua, baina garaipena, azkenean, aurkariarentzat izan da.
Partida bigarren laurdenaren amaieran hautsi da. Murtziak 2 eta 19ko partziala egin du (32-45) bilbotarrek 11-2ko bat egin ostean (30-26). Lehen laurdenaren amaieran murtziarrak izan dira aurretik (19-22), eta bigarrenaren hasieran ere (19-24).
Atsedenaldiaren ostean, aldeak gora egin du eta Ibon Navarrok zuzentzen duen taldeak 18 puntuko zuloa ere egin du markagailuan (36-54, 46-64).
Beltzezko gizonen erreakzioa hirugarren laurdenaren amaieran iritsi da. Lakovicen mutilek 12 puntuko aldea murriztu dute (54-66) eta azken laurdenean emaitza iraultzeko asmo sendoa agertu dute.
Asmo hori gauzatzear izan dira, bi puntura hurbildu baitira bi aldiz (71-73, 73-75), baina UCAMek zuloa egin du berriro eta azkenean garaipena eraman du.
Fitxa teknikoa
73 - RETAbet Bilbao Basket (19+13+22+19): Tabu (8), Todorovic (11), Tomás, Mumbrú (7) y Thomas (11) -hasierako boskotea-; Salgado (3), Rebic (5), Redivo (9), Hammink (8), Hervelle (5), Gladness (6) eta Bentil.
82 - UCAM Murtzia (22+23+21+16): Hannah (18), Oleson (15), Rojas (5), Soko (15) y Lima (4) -hasierako boskotea-; Kloof (5), Benite (10), Delía (10), Tumba, Alex Urtasun eta Mendiola ().
Partzialak: 19-22, 32-45 (atsedenaldia); 54-66 eta 73-82 (amaiera).
Álex Mumbrú, uno de los nuestros. Un bilbaino más pic.twitter.com/PotD6v3Mgd
— RETAbet Bilbao Basket (@CDBILBAOBASKET) 20 de mayo de 2018
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa