22:05

Bilbao Basket

ZORTZIGARREN GARAIPENA

Mailari eusteko berebiziko garrantzia duen garaipena lortu du Bilbao Basketek (92-78)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bilbotarrek Lucio Redivoren ekarpen erabakigarria izan dute oinarri partida irabazteko bidean: 31 puntu eta 38ko balorazioa lortu ditu argentinarrak.

  • Hervelle baloi baten borrokan. Argazkia: EFE

    Hervelle baloi baten borrokan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbao Basketek garaipen handia lortu dute asteazken honetan, Miribillan, Herbalife Kanaria Handia 92-78 azpiratu ostean, batez ere Lucio Redivoren ekarpenaren eskutik (31 puntu eta 38ko balorazioa).

Etxekoek primeran ekin diote partidari, erritmo handiarekin eta eraginkor saskiari begira eta horren isla izan da lehen laurdenaren bukaeran markagailuak erakutsi duen emaitza: 24-13.

Alabaina, apurka-apurka, bisitariek defentsa tenkatu dute, eta etxekoek ez dute batere asmatu horri aurre egiten. Kontrara, taldea biluztu egin da, eta denboraldi osoan zehar erakutsi dituen gabezia guztiak ikusi ahal izan zaizkio: defentsa ahula eta kamuts erasoan. Bigarren laurdenean kanariarrek 31 puntu sartu dizkiete beltzezko gizonei, eta etxekoek ostea 11 besterik ezin izan dituzte lortu. Beraz, atsedenaldira atzetik iritsi dira bilbotarrak (35-44).

Aldageletatik bueltan, hasierako minutuetako zalantzen ostean, Tabuk eta Redivok taldea biziberritu eta aurka zuten aldea ia erabat desagertzea lortu dute hirugarren laurdenaren bukaerarako (62-63).

Azken txanpan, beltzezko gizonek ekinean jarraitu dute, eta jaun eta jabe izan dira Pere Tomasen eta Redivoren bidez.

Euren partida irabazteaz gain, Veljko Mrsicen gizonek Betisen porrotaren albiste ona jaso dute; izan ere, jipoia hartu dute andaluziarrek Bartzelonan (121-56).

Fitxa teknikoa:

RETAbet Bilbao Basket 92 (24+11+27+30): Tabu (16), Redivo (31), Tomàs (14), Hervelle (6) y Gladness (8) -hasierako bostekoa-; Salgado (2), Mumbrú (11), Thomas (4), Hammink, Bentil eta Rebic.

Herbalife Gran Canaria 78 (13+31+19+15): Mekel (10), Radicevic (3), Rabaseda (10), Báez (6) eta Pasecniks (3) -hasierako bostekoa-, Oliver (7), Seeley (10), Brussino (8), Balvin (9), Aguilar (12).

Partzialak: 24-13, 35-44 (atsedenaldia); 62-63 eta 92-78 (amaiera).

Epaileak: Carlos Cortés, Luis Miguel Castillo eta Javier Torres. Ez da kanporaturik izan.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bilbao Basket

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena