Bilbao Basket
Endesa Liga
Agentziak | Erredakzioa
RETAbet Bilbao Basketeko jokalariak onartu egin du azken egunetan jasotako porrotek "eragina" dutela jokalariengan eta emaitzen "presioa" nabaritzen dutela.
Axel Hervelle. Foto: Efe.
Axel Hervelle RETAbet Bilbao Basketeko jokalariak esan du Errege Kopak eta FIBAko partidek eragindako hiru asteko geldialdiak "kalte izugarria" egiten diola taldeari.
"Geldialdia txarra da guretzat, jokalari garrantzitsu askok alde egingo du (euren selekzioekin) eta ez daukagu jokalari gazterik haiek ordezkatzeko eta guk entrenamenduen erritmoari eusteko", esan du Belgikako pibotak Bilbao Arenan emandako prentsaurrekoan.
Hervellek gaineratu duenez, taldeak "momentu zaila" bizi du azken hiru partidak galdu ostean eta "taldeak bateratuta egotea behar du, eta entrenatzaile berriarekin denboraldiaurreko lana egin".
Halaber, Hervellek onartu egin du erreskadan jasotako porrot horiek "eragin apur bat" dutela jokalariengan eta emaitzen "presioa" nabari dutela.
nabari dutela.Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:15 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa