Bilbao Basket
Porrota, etxean
Agentziak | Erredakzioa
Mrsicen taldeak 13. porrota jaso du aurtengo Endesa Ligan.
Albisteak (3)
RETAbet Bilbao Basket galtzaile atera da Montakit Fuenlabradaren aurkako neurketan. Marko Popovic izan da protagonista, momentu erabakigarrietan saskiratzeak eginda. Bilbotarrak markagailua iraultzetik gertu izan dira baina azkenean 77 eta 83 galdu dute.
Nestor 'Che' Garciaren taldea Mrsicena baino sendoago aritu da, eta saskiratzerik zailenak ere sartu dituzte.
Beltzezko gizonek, berriz, huts handiak egin dituzte eta erasoan argitasuna falta izan zaie.
Bilbotarrak atzetik joan dira markagailuan lehen laurdenetik. Bigarrenean eta hirugarrenean gerturatzea lortu dute (29-34, 59-64), eta azken 10 minutuetan partida iraultzeko helburua hurbilago ikusi dute hiru puntura jarri direnean (75-78, amaierarako minute eta sei segundora).
Baina Popovicen hiruko batek (25 puntu eta 28ko balorazioa) eta Sekulicen biko batek (11 puntu) ezer ezean utzi dute bilbotarren ahalegina. Bilbotarren artean Alex Mumbru (19 eta 26), Devin Thomas (14 eta 20) eta Shane Hammink (12 eta 19) izan dira onenak.
Fitxa teknikoa
77 - RETAbet Bilbao Basket (20+13+26+18): Tabu (12), Todorovic (7), Hammink (12), Hervelle (4) y Thomas (14) -hasierako boskotea-, Salgado, Redivo (1), Tomás (8), Mumbrú (19), Gladness eta Fischer.
83 - Montakit Fuenlabrada (23+23+21+16): Vargas, Popovic (25), Eyenga (10), Smits (11) y Olaseni -hasierako boskotea-, Rupnik (5), Cruz (10), O'Leary (8), Sekulic (11), Llorca (3) eta Chema González.
Partzialak: 20-23, 33-46 (atsedenaldia); 59-67 eta 77-83 (amaiera).
7-83 (amaiera).Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:15 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa