Bilbao Basket
Eurokopa
Agentziak | Erredakzioa
Denboraldi honetako Eurokopako azken neurketa jokatuko dute beltzezko gizonek, asteazkenean 20:00etan, hiru jardunaldi falta zirenean kanporan geratu ostean.
ALBA Berlin-Bilbao Basket, asteazkenean 20:00etan / EFE.
RETAbet Bilbao Basketek ALBA Berlinen kantxan jokatuko du, asteazkenean 20:00etan, Eurokopako azken partidan denboraldi honetan. Bigarrenez jarraian, goizegi geratu dira kanporatuta.
Hiru neurketa falta zirenerako beltzezko gizonek bazekiten ez zirela Top 16ra sailkatuko. Litanuan lehenengo norgehiagoka irabazi zuten, baina hurrengo seiak galdu zituen, Carles Duran entrenatzaile kargutik kendu zuten arte.
Emandako irudia txarra izan da, eta are txarragoak emaitzak. Endesa Ligan ere gaizki ibili dira, jaitsiera postutik hurbil.
Veljko Mrsic teknikoarekin batera hobekuntza heldu da, eta orain Berlinen konfirmatu nahi dute. Azkenaldian, aurkaria ez dabil joaneko partidan bezain ondo. C Multzoan bigarren postua galdu berri dute.
Lucio Redivo eta Ricardo Fischerren bajak konfirmatu ditu Bilbao Basketeko teknikoak. Javi Salgadok, bestalde, Berlinen "lehiatzea" eskatu du Unicajaren aurkako partidarako konfiantza lortzeko.
antza lortzeko.Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa