17:04

Bilbao Basket

77-81

RETAbet Bilbao Basketek porrota jaso du Valentziaren aurka

Erredakzioa

Talde bizkaitarrak 77-81 galdu du Bilbao Arenan. Partida oso parekatua izan da, eta talde bisitaria azken txanpan nagusitu da.

5:24
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

RETAbet Bilbao Basketek porrota jaso du Valentziaren aurka (77-81) Bilbao Arenan. Itxura ona eman du talde bizkaitarrak, baina azken minutuan ihes egin dio garaipenak. Carles Duranek zuzentzen duen taldeak ezin izan du Eurokopako kolpe latza ahaztu.

Partida parekatua izan da hasieratik. Talde bisitaria 0-6 hasi da irabazten, baina Bilbao Basket azkar esantu da, eta aurrea hartu du markagailuan (7-6, 9-8 eta 11-10). Lehen laurdenaren azken txanpan, ordea, Valentzia nagusi izan da, eta lau puntuko abantaila eskuratu du lehen hamar minutuen amaieran (15-19). Bigarren laurdenaren hasieran ere, talde bisitariak alde egin du markagailuan (26-20), baina RETAbet Bilbao Basketek garaiz erantzun eta neurketa berdindu du (28-28). Ordutik atsedenaldira iritsi arte, parekotasuna izan da nagusi, baina Bilbao Basket aurretik joan da aldageletara (36-34).

Atsedenaldiaren ostean, sendo kantxaratu da talde bizkaitarra eta Bilbao Basketek zazpi puntuko abantaila eskuratu du (48-41). Valentzia une txarrak pasatzen ibili den arren, ez da behera etorri eta aldeak murriztea lortu du. Hirugarren laurdenaren amaieran, lau puntuko errenta eskuratu du RETAbet Bilbao Basketek (50-46). Azken laurdena oso parekatua izan da. Carles Duranek zuzentzen duen taldeak abantailari eutsi dio hasierako minutuetan, baina amaierarako bi minutu falta izan direnean, lau puntuko aldea eskuratu du Valentziak (63-67). Azken minutua, ordea, oso eroa izan da; Bilbao Basketek aurrea hartu du amaierarako 50 segundoren faltan (71-70). Jaurtiketa libreen marratik neurketa berdindu du Valentziak (71-71), Bilbao Basketek baloia galdu du ondoren, eta talde bisitariak huts hori baliatu du azken segundoetan lau puntuko errenta eskuratzeko (71-75). Amaierarako hamabi segundoren faltan puntu bakarrera gerturatu da RETAbet taldea (74-75), baina Valentziaren azken jabetzan Pere Tomasek kirolez kontrako falta egin du, eta Valentzia atera da garaile, 77-81eko emaitzarekin.

Fitxa teknikoa:

77 - RETAbet Bilbao Basket (15+21+14+27): Fischer (5), Todorovic (16), Hammink (2), Hervelle (2) eta Gladness (15) -hasierako bostekoa-; Tabu (9), Redivo (4), Tomàs (7), Mumbru (13), Vucetic (4) eta Salgado.

81 - Valentzia (19+15+12+35): Vives (8), Green (19), San Emeterio (11), Thomas (6) eta Dubljevic (5) -hasierako bostekoa- Van Rossom (4), Rafa Martinez (2), Sastre (11), Doornekamp (11), Pleiss (4), Abalde eta Rudez.

Partzialak: 15-19, 36-34 (atsedenaldia); 50-46 eta 77-81 (amaiera).

Epaileak: Benjamin Jimenez Trujillo, Rafael Serrano eta Carlos Sanchez Monserrat.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena