Bilbao Basket
73-85, Betisen aurka
Erredakzioa
RETAbet taldeak 73-85 irabazi dio Real Betisi eta garaipenak Endesa Ligako lehen zortzi postuetan sailkazeko lehian segitzeko aukerak eman dizkio.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
RETAbet Bilbao Basketek garaipen garrantzitsua eskuratu du Real Betis taldearen aurka (73-85). Partida hau irabaztearen ondorioz bete-betean jarraituko du Bilboko taldeak playoffetan sartzeko lehian.
Bikain ekin dio norgehiagokari talde bizkaitarrak eta abantail handia lortu du lehen hamar minutuetan. Bilbao Basket nagusi izan da talde sevillarraren aurrean eta 13 puntuko abantaila eskuratu du lehen laurdenaren amaieran (12-25). Gainera, bigarren laurdenean, nagusitasuna handitu du Bilbao Basketek eta atsedenaldira iritsi da, aldeko 23-45eko emaitzarekin.
Hirugarren laurdenean RETAbet Bilbao Basketek kontrolpean izan du neurketa, baina izan duen 22 puntuko aldea 15 puntura murriztu du Betisek (53-68). Azken laurdenera abantaila erosoarekin heldu da Bizkaiko taldea eta garaipenak ez dio ihes egin (73-85).
Fitxa teknikoa:
73 - Betis Energia Plus (12+11+30+20): Kane (5), Stojanovski (10), Lockett (11), Milosevic (16), Mahalbasic (5) -hasierako bostekoa-, Radicevic (10), Alfonso Sanchez (6), Triguero (3), Marc Garcia (5) eta Marelja (2).
85 - Retabet Bilbao Basket (25+20+23+17): Tabu (15), Mumbru (16), Todorovic (6), Hervelle (10), Eric (7) -hasierako bosteoa-, Borg (5), Lapornik (3), Salgado (10), Buva (11), Mendia (-), Llorente (-) eta Nikolic (2).
Epaileak: Perez Pizarro, Aliaga eta Fernandez.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa