Bilbao Basket
63-74
Erredakzioa
Bizkaiko taldeak 63-74ko emaitzarekin galdu du Bilbao Arenan jokatu duen partida. Norgehiagoka parekatua izan da, baina azken laurdenean nagusitu da Malagako taldea.
Albisteak (3)
RETAbet Bilbao Basketek 63-74 galdu du Unicajaren aurka Bilbao Arenan eta agur esan dio garaipenen boladari. Partida parekatua eta lehiatua izan da, baina garaipena Malagako taldeak lortu du.
Oso ondo ekin dio norgehiagokari Bilbao Basketek eta lehen hamar minutuetan aurkaria baino gehiago izan da, zazpi puntuko aldea lortuta (15-8). Bigarren laurdenean, ordea, Unicajak bere joko-maila igo du, eta Andaluziako taldea puntu bateko abantailarekin iritsi da atsedenaldira (28-29).
Atsedenaldiaren ostean ere parekotasuna izan da nagusi bi taldeen artean, baina abantaila lortu duena talde bisitaria izan da (47-51). Azken laurdenera lau puntuko desabantailarekin iritsi da Bilbao Basket. Carles Duranek zuzentzen taldea saiatu da garaipenaren bila jotzen, baina Unicajak hobeto jokatu ditu azken minutuak eta garaipena eskuratu du (63-74).
Fitxa teknikoa:
63 - RETAbet Bilbao Basket (15+13+19+16): Borg (5), Bamforth (13), Mumbrú (10), Hervelle (4) y Eric (8) -cinco inicial-, Salgado (6), Todorovic (4), Buva (13), Lapornik, Nikolic, Mendia y Llorente.
74 - Unicaja (8+21+22+23): Díaz (1), Smith (2), Wazcynski (6), Brooks (2) y Omic (7) -cinco inicial- Lafayette (3), Fogg (5), Nedovic (10), Díez (17), Suárez (12) y Musli (9).
Partzialak: 15-8, 28-29 (atsedenaldia); 47-51 eta 63-74 (amaiera).
Epaileak: Carlos Peruga, Jose Ramon Garcia Ortiz eta Pedro Munar.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa