Bilbao Basket
Eurokopa
Agentziak | Erredakzioa
Fuenlabrada eta Khimkiri irabaztea da biderik laburrena. Bilbao Basket, Fuenlabrada eta Alba Berlinen arteko berdinketa ona izan daiteke beltzezko gizonentzat.
El Khimki volverá a ser rival del Bilbao Basket / EFE.
Bilbao Basketek Eurokopako fase erregularrean geratzen zaizkion bi partidak irabazi behar ditu Top 16ra igarotzera, edo Fuenlabradari irabaztea eta ona izan daitekeen hiruren arteko berdinketan bukatzea. BIlboko taldeak zail du emaitzen karanbola ematea.
Biderik zuzenena geratzen diren bi neurketan irabaztea da, Fuenlabradaren aurka Miribillan eta sailkatuta dagoen Khimki liderraren kontra Errusian.
Multzoko azkena ez da hurrengo fasera pasako. Postu horretan dago Bilbao Basket, hurrengo hiru taldeak garaipen batera dituela: Lietuvos, Fuenlabrada eta Alba Berlin. Gainera, hirurekin kontrako puntuen aldea dauka.
Bilbao Basketen komeni zaion berdinketa Fuenlabrada eta Albarekin da. Madrildarrak daude aurretik, +27 punturekin. Bilbokoek Fuenlabradari irabazten badiote 4 eta 39 bitarteko aldeagatik, Alba azken postuan geratuko litzateke -momentu honetan, Bilbao Basketek –15ko aldea dauka eta Albak -12koa–.
Berdinketa hirukoitz honetarako, Fuenlabradak eta Albak Lietuvosen aurkako partidak galdu behar dituzte. Madrildarrak azken jardunaldian jokatuko dute lituaniarren aurka, eta alemaniarrak, hurrengoan; azken jardunaldian atsedena izango dute.
na izango dute.Hurrengo zuzenekoak
| 07 | 08:10 - 11:30 | ATLETISMOA | Valentziako Maratoia |
| 07 | 11:30 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
| 07 | 12:00 - 14:00 | PILOTA | EMAKUME MASTER CUP: 4 t'erdiko finalaurrekoak |
| 07 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Laso-Albisu vs Larrazabal-Mariezkurrena |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar