Bilbao Basket
79-74
Agentziak | Erredakzioa
Beltzezko gizonek azken minutuan irabazi diote Madrileko taldeari, emozioz beteriko norgehagokan. Dominionen bigarren garaipena da.
Dominion Bilbao Basket 79 - Movistar Estudiantes 74 / EFE.
Dominion Bilbao Basketek Movistar Estudiantesi irabazi dio Bilbao Arenan (79-74), emozioz beteriko neurketa parekatsuan. Garaipena azken segundoetan erabaki da, eta garrantzitsuak izan dira Jonathan Tabu eta Scott Bamforh, beltzezko gizonen fitxaketetako bi.
Tabuk (17 puntu, 6/8 jaurtiketa eta 19 puntoko balorazioa) hiruko erabakigarria sartu du, 40 segundo falta zirenean. Bamforth (10 eta 14) baloi garrantzitsua laportu du hamar segundo geroago, eta 12 segundo falta zirenean, bi jaurtiketa libre sartu ditu, garaipenerako erabakigarriak.
Parekatua izan da norgehiagoka. Estudiantesek debutean baino irudi hobea eman du, eta Carles Duranen taldea, bi garaipenekin bi partidatan, uste baino erresistentzia gehiago jarrio dion aurkariaren aurrean garaile ateratzeko gai izan da.
Bi fitxaketez gain, Alex Mumbru (14 eta 14) eta Ivan Buva (8, 8 errebote eta 13) ere garrantzitsuak izan dira Bilbao Basketen. Estudiantesen, Edwin Jackson (18 eta 20), Dylan Page (14, 4/6 eta 16) eta Sitapha Savane (11 eta 13) izan dira onena.
FITXA TEKNIKOA
Dominion Bilbao Basket: Borg (5), Bamforth (10), Mumbru (14), Hervelle (10) y Eric (6) -hasierako boskotea-; Tabu (17), Salgado (4) Lapornik (2), Todorovic, Nikolic (3) eta Buva (8).
Movistar Estudiantes: Cook (3), Jackson (18), Jordi Grimau (7), Page (14) y Savané (11) -hasierako boskotea-; Wilson, Jaime Fernandez (1), Brizuela (3), Vicedo (8), Suton (9) eta Traore.
Partzialak: 22-25, 20-12, 21-23 eta 15-14.
Hurrengo zuzenekoak
22 | 22:00 - 23:15 | PILOTA | ETB KANTXA SOLASEAN: Lau t'erdiko finala |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa