Bilbao Basket
Davalilloren ordez
eitb.eus
Mauraza "aho batez" aukeratu dute. Isabel Iturbek presidenteorde lanak egingo ditu eta Javier Aguado abokatua idazkari ez kontseilaria izango da.
Bilbao Basketeko administrazio kontseilua. Argazkia: Twitter.
Koldo Mauraza Bilbao Basketeko jokalari ohia klubeko presidente aukeratu dute, Xabier Davalilloren ordez.
Bilbotarrek aditzera eman dutenez, Mauraza "aho batez" aukeratu dute. Isabel Iturbek presidenteorde lanak egingo ditu eta Javier Aguado abokatua idazkari ez kontseilaria izango da.
Bilbao Basketeko zuzendaritza berria honako hauek osatzen dute: Koldo Mauraza, Isabel Iturbe, Álvaro Unamuno, Fernando Suárez, Íñigo Cisneros, Carlos Alonso, Alejandro Beitia, Oscar Zabala eta Carlos del Campo.
Davalillo orain arteko presidenteak administrazio kontseilua utziko du.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa