Bilbao Basket
Konfirmatuta
Agentziak | Erredakzioa
Aurreko denboraldiko jokalaririk onenetarikoa izan zen, partida bakoitzeko 11,5 puntu eta 7,3 errebote eginda. Gainera, ACBko boskote onenean sartu zuten.
Todorovic, Sevillaren aurkako partida batean. Argazkia: Efe.
Marko Todorovic pibot a Dominion Bilbao Basketera itzuli da, Khimki errusiarrak utzita, denboraldia amaitu arte, Dominionek aditzera emandakoaren arabera.
Todorovic Bilbon dago aste hasieratik baina akordioa ez dute osteguna arte gauzatu. ACBn jokatzeko eskubideak Bartzelona Lassak dauzka, udan jokalaria Khimkiri saldu arren.
Todorovic Ligan izenpetu dute eta larunbatean Fuenlabradaren aurka jokatzeko moduan da, Tobias Borg suediarraren fitxa erabilita. Borg bajan da, lesionatuta dagoelako.
Marko Todorovicek 2,08 metroko altuera du eta bilbotarren jokalaririk onenetarikoa izan zen iaz, partida bakoitzeko 11,5 puntu eta 7,3 errebote eginda. Gainera, ACBko boskote onenean sartu zuten.
an sartu zuten.Hurrengo zuzenekoak
| 07 |
08:10 - 11:30 |
ATLETISMOA | Valentziako Maratoia |
| 07 | 11:30 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
| 07 | 12:00 - 14:00 | PILOTA | EMAKUME MASTER CUP: 4 t'erdiko finalaurrekoak |
| 07 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Laso-Albisu vs Larrazabal-Mariezkurrena |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar