Bilbao Basket
Errege Kopa
Agentziak | Erredakzioa
Sito Alonsoren gizonek azken bi partidak galdu dituzte, Koparen atarian, eta Europatik kanpo geratu dira, baina gogo handiz helduko dira Coruñara.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Baliteke Bilbao Basket apur bat nekatuta heltzea Kopara; izan ere, Turkian eta Kanarietan jokatu du azken astean, eta, gainera, bi partida horiek galdu ditu, Banvit Bandirma eta Kanaria Handiaren aurka; nolanahi ere, ilusio handiz doaz Sito Alonsoren gizonak Coruñara. Bartzelonaren aurka jokatuko dute ostegunean, 19:00etan, lehiaketako lehen partidan, eta talde bilbotarrak ezustekoa emateko asmoa du.
Bartzelona da, hain zuzen, Bilbao Basketek menpe hartu duen talde bakarra Kopan. 2008an, lehiaketarako txartela lortu zuen lehen aldian, Gasteizen, garaipena lortu zuten Vidorretaren jokalariek. Bilbao Basket Kopan izan den gainerako lau urteetan, aldiz, ezin izan du garaipenik lortu.
2008ko finalerdietan, 2010eko final-laurdenetan (Bilbon bertan), eta 2011ko laurdenetan (Madrilen), Baskoniaren aurka galdu zuen. 2013an, Gasteizen, Kanaria Handia izan zen aurkaria, eta kanariarrak gailendu ziren. Iaz, 2015ean, Unicajak kanporatu zuen Bilbao Basket.
Mirza Begic, baja garrantzitsua
Ez du erraz izango Sito Alonsoren taldeak 2008ko balentria errepikatzea, Bartzelonaren aurka; izan ere, arerioa talde oso sendoa da, alde batetik, eta, beste alde batetik, Mirza Begic jokalariak ezin izango du Coruñan egon. Minduta dago Begic, hain zuzen ere.
Esloveniarraren baja betetzen saiatzeko, Bilbao Basketek Tautvydas Slezas fitxatu du; hala ere, badirudi lituaniarra, lehen asteetan batez ere, premiazko irtenbidea dela, ez agian jokoan minutu asko ematekoa.
Onenekin batera jarraitzen du
Baliteke Bilbao Basketen egoera ez izatea duela bost urtekoa bezain oparoa (Ligako finala jokatu zuen talde bizkaitarrak, eta Euroligako zortzi onenen artean kokatu zen), baina Dominionek, nola edo hala, lehian jarraitzen du, eta lortu izan du Errege Kopan eta Europan hainbat denboralditan egotea.
Azken hilabeteotan, arazoak izan ditu etxeko partidetan, garaipenak lortzeko, baina etxetik kanpo, aldiz, bikain ibili da. Hain zuzen, Eurocupen porrot bakarra jaso du, Turkian, Bandirmako pabilioi txikian; mingarria izan da porrot hori, zeren eta bilbotarrak txapelketatik at geratu baitira.
Eurocupera bueltatzeko asmoz lanean jarraitzen du Bilbao Basketek, eta, Coruñan izango dituen arerioak ikusita, Kopa saria handia da, gozatzeko modukoa. Urteko helburu nagusia, seguraski, Liga da, lehen zortzi sailkatuen artean egotea. Bilbao Basketek uste du hor egon behar duela.
on behar duela.on behar duela.Hurrengo zuzenekoak
22 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa