Bilbao Basket
Eurokopa, Las 32a
Agentziak | Erredakzioa
Bilbotarrek garaipen erosoa lortu dute Ratipharm Ulm talde alemaniarraren aurrean, Miribillan. Final-zortzirenetarako sailkapena turkian jokatuko dute, Banviten aurka.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Dominion Bilbao Basket aise gailendu zaio Ratiopharm Ulm talde alemaniarrari Miribillan, eta Turkian Banviti irabazita lortu beharko dute final-zortzirenetarako txartela.
Banviten galdu egin du bere partida, Municheko Bayernen aurka (77-62), eta, ondorioz, beltzezko gizonek garaipenarekin nahikoa izango dute hurrengo fasean egoteko, Bilbon turkiarren alde izandako puntu diferentzia, bederatzi (76-85), irauli gabe
Erronka ez da erraza izango, baina bizkaitarrek ez dute etxetik kanpo jokatutako zazpi partidetan porrotik jaso.
Ratiopharmen aurkako neurketan, Dairis Bertans (18 puntu eta 21eko balorazioa), Georgios Bogris (10, puntu 12 errebote eta 21eko balorazioa) eta Axel Hervelle (14,6 eta 20) izan dira jokalaririk onenak. Bertans lehen laurdenean bereziki ondo egon da, eta Hervelle, berriz, azkenengoan.
Sito Alonsoren taldea aurretik joan da norgehiagoka osoan, eta alemaniarrek ia ez dizkiote arazorik sortu, momentu gutxi eta bakan batzuk kenduta.
Dairis Bertansen gidaritzapean, Dominionek aurretik amaitu du lehen laurdena: 16-11.
Bigarrenean, Ratiopharm hurbildu egin da baina bizkaitarrek ondo eta azkar erreakzionatu dute, eta 27 eta 13 aurreratu dira, 11 eta 0eko partzialari esker.
Bigarren zatia
Atsedenaldiaren ostean, Bilbao Basketek partida erabakita uztear izan da (51-34, 24. minutuan), baina Hannah egindako kirolez kontrako faltak arnasa eman die alemaniarrei eta 56-49 jarri dira, Henry eta Neumannen joko onari esker.
Azken laurdena 58-49 hasi dute, baina hor bizkaitarrek ez dute hutsik egin. Hervelle zuzendari izan dutela, 22 puntuko aldea lortu dute (80-58 38. minutuan), eta horri ondo eutsi diote amaiera arte: 83-65.
Fitxa teknikoa:
83 - Dominion Bilbao Basket (16+27+15+25): Hannah (4), Bertans (18), Mumbrú (11), Alex Suárez (6) eta Bogris (10) -hasierako boskotea-; Raúl López (3), Borg (8), Ruoff (7), Mendia (2) eta Hervelle (14).
65 - Ratiopharm Ulm (11+18+20+16): Henry (10), Babb (9), Bembly (5), Rubit (8) eta Neumann (8) -hasierako boskotea-, Guenther (6), Brown (7), Morgan (7), Ferner (5) eta Rohwer.
Partzialak: 16-11, 43-29 (atsedenaldia); 58-49 eta 83-65 (amaiera).
t="utf-8">Final. Dominion Bilbao Basket 83-65 @ratiopharmulm. ¡Nos jugaremos el pase en Bandirma ante @BanvitBK! #EuroMIB pic.twitter.com/PSDAa8OWTT
— BILBAO BASKET (@CDBILBAOBASKET) febrero 3, 2016
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa