16:33

Bilbao Basket

Ofiziala

Bilbao Basketek Mirza Begic fitxatu du

Agentziak | Erredakzioa

Talde bizkaitarrak eta pibot postuan jokatzen duen jokalari bosniarrak denboraldi amaierara arte sinatu dute bi aldeak lotzen dituen kontratua. 30 urte ditu, eta 2,16 metro neurtzen du.

1:27
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Dominion Bilbao Basketek Mirza Begic fitxatu du denboraldi amaierara arte. Jokalari bosniarra Shawn Jamesen hutsunea betetzeko fitxatu du talde bizkaitarrak. Astelehen honetan Begicek arazorik gabe gainditu ditu osasun azterketak.

Mirza Begicek 30 urte ditu, eta 2,16 metroko altuera du. Pibot postuan jokatzen du, eta urriaren 14an NBAko New Orleans Pelicansek itxatu zuen arren, ez zuen debuta egiterik izan. Iragan denboraldian Laboral kutxan jokatu zuen 6,5 puntuko, 4,4 erreboteko eta 9,4ko balorazioa erdietsita. Olimpija Ljubljana, Olympiacos, Real Madril, Zalgiris eta Geoplin Slovan taldeetan jokatutakoa da besteak beste.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    08 Zuzenean 16:15 - 17:30 HERRI KIROLAK | Kirol Herri
    08 17:05 - 20:00 PILOTA | Jaka-Iztueta vs Artola-Imaz
    08 22:15 - 23:45 ZESTA PUNTA | Winter Series: Goitia-Lekerika vs Laduche-Zabala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena