Bilbao Basket
Porrota
Agentziak | Erredakzioa
Sito Alonsoren taldeak lehen zatian bakarrik eutsi dio UCAM Murtziari, baina bigarrenean oso txarto aritu dira.
Dairis Bertans. Efe.
Dominion Bilbao Basket galtzaile atera da UCAM Murtziaren kontra jokatutako partidan. Neurketa orekatuta joan da lehen zatian, baina bigarrenean Fotis Katsikarisenak hobeak izan dira, defentsan zein erasoan.
Azken bi laurdenetan bilbotarrek kontra hartutako 53 eta 23ko partzialak argi eta garbi uzten du UCAM Murtziak hirugarren eta laugarren laurdenetan izandako nagusitasuna.
Esan bezala, lehen zatian bi taldeak orekatuta izan dira, eta atsedenaldian markagailua 43-45 izan da bizkaitarren alde.
Atsedenaldiaren ostean, gauzak gotik behera aldatu dira. Raul Lopez eta Alex Mumbru taldeari eusten saiatu dira, baina egoerak gainezka egin die. Scott Wooden eta Sadiel Rojasen jokoak gauzak erabakita utzi ditu azken laurdenean.
Fitxa teknikoa:
96. UCAM Murtzia (22+21+28+25): Campazzo (11), Benite (11), Rojas (10), Antelo (18) eta Lishchuk (3) –hasierako boskotea-, Cabezas (4), Radovic (8), Wood (15), Kelati (11) eta Lima (5).
68. Dominion Bilbao Basket (19+26+14+9): Hannah (13), Ruoff (5), Mumbrú (9), Hervelle (9) eta James (9) –hasierako boskotea-, Dairis Bertans (8), Bogris (2), Todorovic (2) Raúl López (11) eta Álex Suárez (-).
lex Suárez (-).Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa