Bilbao Basket
Luzapenean (95-92)
Agentziak | Erredakzioa
Garaipenera itzuli da berriro Bilboko taldea Miribillan, Endesa Ligako zazpigarrena mendean hartuta. Luzapenean erabaki da partida.
Alex Mumbru / EFE.
Bilbao Basketek lehen zati txarra irauli egin dio Endesa Ligako sailkapenean zazpigarren postuan dagoen Joventuti. Beltzezko gizonak suspertu dira, eta hirugarren laurdenean aurretik jarri dira. Azken laurdenean, kataluarrek markagailua berdindu dute azken momentuan, eta luzapenean erabaki da neurketa.
Raul Lopez, gidari lanetan eta lau jaurtiketa libre garrantzitsurekin, eta Alex Mumbru, bi hiruko erabakigarrirekin, garaipena eman diote etxekoei. Beltzezko gizonek Endesa Ligako titulua irabazteko kanporaketetan egongo direla ziurtatu dute, baita lehenengo seietan egotea ere ia.
Marko Todorovic (15 puntu, 10 errebote eta 27), Daris Bertans (19, 5/9) eta Quino Colomekin (16 eta 5 asistentzia) batera, Raulek (17 puntu eta 10/10 jaurtiketa libreetan) eta Mumbruk (15) lau porroten boladarekin bukatu dute.
FITXA TEKNIKOA
Dominion Bilbao (20+22+22+18): Colom (16), Bertans (19), Mumbrú (15), Wragge y Marko Todorovic (15) -hasierako boskotea-, Raúl López (17), Hervelle (6), Williams (7), Dejan Todorovic eta Borg.
FIATC Joventut (29+15+15+23): Mallet (11), Ventura (8), Kirksay (6), Suton (15) y Miralles (8) -hasierako boskotea-; Hannah (20), Abalde (2), Vidal (7), Llovet (4), Suárez (2) eta Savane (9).
Partzialak: 20-29, 42-44 (atsedenaldia); 64-59, 82-82 (luzapena); eta 95-92 (bukaera).
5-92 (bukaera).Hurrengo zuzenekoak
28 | 22:10 - 00:45 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Jaka-Imaz |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa