Bilbao Basket
Endesa Liga
L.E. | eitb.eus
Sito Alonsoren taldeak eskura izan du garaipena, partida osoan atzetik joan diren arren. Azken segundoetan puntu batera jarri dira, baina azken jokaldian ez dute asmatu.
Sito Alonso, jokalariei aginduak ematen. Argazkia: Efe.
Dominion Bilbao Basketek ezin izan du Movistar Estudiantesen gotorlekuan irabazi, eta 83-77 galdu du, partida osoan atzetik izan ostean. Mumbrú, Bertans eta Colom izan dira bilbotarren atean onenak.
Sito Alonsoren taldea ez da kantxan eroso egon, eta urrutitik egindako jaurtiketen bidez bakarrik egin dio min aurkariari. Azkenean, ezer gutxi egin ahal izan dute madrildarren nagusitasunaren aurrean.
Vidorretaren gizonek kontrolpean izan dute partida, eta aurrea izan dira markagailuan ia partida osoan. Lehen laurdena 20-19 amaitu da, eta gutxieneko alde horri eustea lortu dute atsedenaldian: 36-35.
Hirugarren laurdenean etxekoek gehiago estutu dute, eta aldea 10-12 puntura igo da: 62-52 azken laurdenaren hasieran.
Beltzezko gizonek azken ahalegina egin dute azken laurdenean, eta minutu bat baino gutxiagoren falta puntu bakar batera hurbiltzea lortu dute: 78-77. Baina momenturik erabakigarrienean baloia galdu dute eta partida irabazteko aukerak ihes egin die bizkaitarrei. Azkenean, 83-77 Estudiantesen alde.
Fitxa teknikoa:
83 - Movistar Estudiantes (20+16+26+21): Fernández (6), Rabaseda (13), Martín (11), Bircevic (7), Slokar (13) -hasierako boskotea-, Simpson (9), Aradori (22), Creus (2), Martínez (), Llorente () eta Niang ().
77 - Dominion Bilbao Basket (19+16+17+25): López (-), Mumbrú (13), Bertans (14), Todorovic (11), Hervelle (7) -hasierako boskotea-, Colom (13), Borg (2), Williams (5) eta Andjusic (7).
a Andjusic (7).Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa