22:51

Bilbao Basket

Miribillan

Dominion Bilbao Basketek jipoia eman dio Gipuzkoa Basketi (92-66)

Leire Etxazarra | eitb.eus

Bilbotarrak jaun eta jabe izan dira partidan eta 26 puntu aldearekin gailendu dira. Alex Mumbru bilbotarren historian sartu da, taldeak inoiz izan duen saskiratzailerik onena bezala.

1:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbao Basketek era ezin hobean estreinatu du babesle berria, Dominion, Miribillan Gipuzkoa Basketen aurka jokatutako euskal derbian aise nagusitu baita, 92 eta 66. 26 puntuko aldeak argi eta garbi utzi du bizkaitarrek agertutako nagusitasuna. Bilbotarrek sendo jarraitzen dute sailkapeneko laugarren postuan.

Neurketak historia gutxi izan du. Dominion Bilbao Basketek jokoa eta markagailua kontrolpean izan ditu lehen minutuetatik, GBCk erasoan agertutako ahultasunaz baliatuta. Lehen laurdena, 25 eta 21 amaitu da.

Partida bigarren laurdenean hautsi da. Gipuzkoa Basketi kalte handia egin dio David Doblasen hirugarren pertsonalak, eta bizkaitarrek ondo aprobetxatu dute egoera minutu gutxitan markagailuan 14 puntuko aldea zabaltzeko. Baina gipuzkoarrek ez dute amore eman, eta aldea erdira, 7 puntura, murriztea lortu dute.  Erreakzioa, hala ere, irudipen hutsa izan da. Atsedenaldirako, etxeko taldea 12 puntu izan da goitik (47-35).

Hirugarren laurdenean beltzezko gizonena izan da. Erabat. Sito Alonsoren taldea nahi bezala aritu da, ia oztoporik gabe, eta ondorioz 22 puntuko aldearekin hasi dute azken laurdena: 74-52.

Azken 10 minutuak Dominion Bilbao Basketen bakarrizketaren jarraipena izan dira. Gipuzkoa Basketek ez du asmatu, eta markagailuko aldeak gora egin du. 92 eta 66ko garaipenari esker, bilbotarrek mendekua hartu dute, Illunben jokatutako derbian zaplastekoa hartu baitzuen Sito Alonsoren taldeak.

Alex Mumbrú jokalariarentzat partida berezia izan da gaurkoa, Bilbao Basketeko historian sartu baita: taldeak inoiz izan duen saskiratzailerik onena da orain kataluniarra.

Fitxa teknikoa:

92 - Bilbao Basket (25+22+27+18): Raúl López (9), Bertans (16), Mumbrú (16), Hervelle (15) eta Marko Todorovic (9) -hasierako boskotea-; Colom (6), Borg (8), Williams (13) y Mendia.

66 - Gipuzkoa Basket (21+14+17+14): Jordan (9), Grimau (2), Díez (16), Hanley (10) eta Doblas (10) -hasierako boskotea-; Franch, Huertas (3), Dean (8), Iarochevitch (7), Huskic (1) y Olaizola.

Partzialak: 25-21, 47-35 (atsedenaldia); 74-52 eta 92-66 (amaiera).

2-66 (amaiera).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena