Bilbao Basket
Miribillan
Erredakzioa
Azken segundoetan, sekulako borroka sortu da bi taldeetako jokalarien artean. Partida, bizkaitarrek irabazi dute, nabarmen, 93 eta 75.
Bilbotarrak jaun eta jabe izan dira Miribillan. Efe.
Albisteak (4)
Bilbao Basketek jipoia eman dio Laboral Kutxa Baskoniari (93-75), amaiera lotsagarria izan duen Miribillako euskal derbian. Partida bizia joan da, orekatua lehen zatian; bigarrenean, aldiz, beltzezko gizonak jaun eta jabe izan dira. Azken segundoetan istilu larriak izan dira bi taldeetako jokalarien artean, markagailuan dena erabakita zegoenean.
Bukaerarako 7,2 segundoren faltan, Tomike Shengeliak falta gogorra egin dio Dejan Todorovici eta serbiarra sutan jarri da. Georgiarrari egindakoa aurpegiratu dio eta biak borrokan hasi dira, gainontzeko taldekideak ere iskanbilan sartuta. Batzuk laguntzera hurbildu dira; beste batzuk, berriz, borroka areagotzeko asmoarekin.
Ondorioz, epaileek Shengelia deskalifikatu egin dute eta bi eserlekuetan zeuden guztiak kalera bota dituzte, bi entrenatzaileak izan ezik.
Amaiera tristea izan du, beraz, Bilbao Basketek aise irabazitako derbiak. Sito Alonsoren taldeak ondo defendatu du sailkapeneko laugarren postua. Horrez gain, Baskoniarekin zuzeneko norgehiagoketan duten puntu diferentzia ere euren alde jarri dute bilbotarrek.
Bilbotarren garaipenaren gakoa talde-lanan egon da. Hala ere, nabarmentzekoa da Axel Hervelle - Marko Todorovic bikoteak egindako lana (bien artean, 26 puntu sartu, 11 errebote hartu, 7 asistentzia eman eta2 txapel jarri dituzte. Guztira, 41eko balorazioa lortu dute ).
Baskoniak, berrizm nahikoa izan du atsedenaldira arte bilbotarrek jarritako erritmo biziari eusten, Euroligan garaipen bikaina lortu eta 48 ordu eskasetara.
Fitxa teknikoa:
93 - Bilbao Basket (21+19+27+26): Colom (13), Dairis Bertans (13), Mumbrú (14), Hervelle (12) y Marko Todorovic (14) -hasierako boskotea-; Raúl López (4), Andjusic (3), Dejan Todorovic (6), Wragge (6), Williams (8) eta Mendía.
Entrenatzailea: Sito Alonso.
75 - Laboral Kutxa (22+12+15+26): Adams (6), Causeur (6), Davis Bertans (12), Shengelia (9) e Iverson (7) -hasierako boskotea-; James (8), Hansbrough (7), San Emeterio (7), Tillie (5), Begic (8) eta Ilimane Diop.
Entrenatzailea: Ibon Navarro.
Partazialak: 21-22, 40-34 (atsedenaldia); 67-49 eta 93-75 (amaiera).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa