19:40

Bilbao Basket

Endesa Liga

Bilbao Basket ez da multzoburu izango, Unicajarekin galdu eta gero

Erredakzioa

Endesa Ligako liderra jaun eta jabe izan da Malagan jokatutako partidan. Bilbotarrek lehen laurden ona egin dute, baina bigarrenetik aurrera, andaluziarrek nahi bezala jokatu dute.

  • Latavius Williams, partidako jokaldi batean. Efe.

    Latavius Williams, partidako jokaldi batean. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbao Basketek galdu egin du Unicaja Malagaren aurka Ligako 17. jardunaldian (86-74), eta, ondorioz, bilbotarrak ez dira multzoburu izango Errege Kopan.

Errege Kopa Kanaria Handian jokatuko da otsailaren 19a eta 22a artean.

Bilbotarrek Ligako defentsa onena dute, batez besteko 71,1 puntu jasotzen dituzte, baina gaurkoan ez dira batere fin ibili. Unicajak 86 egin dizkio, Ryan Toolson (16 puntu) eta Carlos Suarez (16) jokalariei esker, batez ere.

Bilbotarren artean, Marko Todorovic (12 puntu, 14 errebote) izan da onena. Unicajaren aurka galduta, Sito Alonsoren taldeak bosgarren postuan amaitu du lehen itzulia (12 garaipen, 5 porrot).

Fitxa teknikoa:

86 -UNICAJA MÁLAGA: Granger (7), Toolson (18), Kuzminskas (15), Green (-) eta Vázquez (4) --hasierako boskotea--; Vasileiadis (2), Nguirane (-), Golubovic (10), Thomas (4) Stefansson (10), Suárez (16), Belemene (-).

74 - BILBAO BASKET: Colom (6), Dejan Todorovic (6), Mumbrú (23), Wragge (6), Marko Todorovic (12) --hasierako boskotea--; Williams (4), López (10), Andjusic (7) etay Borg (-).

PARTZIALAK: 19-22, 22-12, 23-19, 22-21.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena