Bilbao Basket
Endesa Liga
Erredakzioa
Jaume Ponsarnauren taldea atzetik izan da markagailuan partida osoan, eta ezin izan du zazpigarren garaipena poltsikoratu.
Albisteak (2)
CAI Zaragozak Errege Koparako azken txartela lortu du, Gipuzkoa Basketi aise irabazita. Gipuzkoarren zenbait jokalari lesionatuta daude, eta horrek eragin nabarmena izan du gaurko partidan.
Neurketa orekatua joan da atsedenaldira arte, David Doblasek eta Dani Diezek egindako lan onari esker. Dena den, Zaragozakoek aurki asmatu dute gipuzkoarrei nola aurre egin, eta erasoko joko bizia egin dute, Robinson GBCko jokalari ohiaren eta Katicen laguntzarekin.
Bigarren zatian, CAIk gehiago estutu ditu gipuzkoarrak, eta 11 puntuko aldea lortu du markagailuan (26-37). Hortxe hasi dira Aragoikoak partida euren alde erabakitzen. Doblas lesionatu egin da azken laurdenean, eta horrek gauzak benetak zail jarri dizkie gipuzkoarrei.
Azken 10 minutuak "entrenamendua" izan dira CAIrentzat. 20 puntuko aldea ere izan dute, eta abantaila ondo kudeatzen jakin dute garaipena poltsikoratzeko.
Fitxa teknikoa:
61.- Gipuzkoa Basket: Jordan (5), Huertas (6), Hanley (8), Dani Díez (13), Doblas (6) -hasierako boskotea- Franch (4), Iarochevitch (10), Dean (3), Huskic (6), Olaizola, Grimau, Oroz.
76.- CAI Zaragoza: Llompart (5), Goulding (3), Robinson (11), Landry (17), Norel (10) -hasierako boskotea- Katic (12), Jelovac (3), Fontet, Lisch (3), Sastre (8), Pere Tomás (4),
Markagailua, laurdenka: 12-14; 26-31 -atsedenaldia- 37-58; 61-76.
; 61-76.Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa