Bilbao Basket
Endesa Liga
Erredakzioa
Abuztuaren 8an, Kirol Arbitrajeko Auzitegiak kaleratzea behin-behinekoz bertan behera uztea erabaki zuen. Ondorioz, ACBk talde bilbotarra berriro onartu behar izan zuen.
EL TAD obligó a la ACB a readmitir al club bilbaíno el 8 de agosto. Efe.
Bilbao Basket ACB ligatik kaleratzeko erabakia bertan behera uzten duen behin-behineko erabakia berretsi du ostiral honetan Kirol Arbitrajeko Epaitegiak.
ACBk ekainaren 17an hartu zuen talde bilbotarra Endesa Ligatik kaleratzeko erabakia, jokalariekin zituen zorren eta soldatak bermatzeko funtsan dirurik ez sartzeagatik.
Klubak dirua funtsan sartu eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu zuen, baina epez kanpo, eta Kirol Auzitegiari ACBren erabakia behin-behinekoz baliorik gabe uztea eskatu zion.
Berronarpena
Abuztuaren 8an, Kirol Arbitrajeko Auzitegiak kaleratzea behin-behinekoz bertan behera uztea erabaki zuen. Ondorioz, ACBk talde bilbotarra berriro onartu behar izan zuen, taldeak aurkeztutako errekurtsoak "oinarria zuela" onartuta.
Bilbao Basketek ohar bat atera du Auzitegiak hartutako erabakiarekin "gustura" daudela adierazteko. Halaber, "proiektu zoragarria sendotzen jarraitu eta Europako ligarik onenenan jarraitzen jokatzeko asmoa" berretsi dute.
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa