Bilbao Basket
Kontratuaren desegitea
Erredakzioa
"Ekainetik jakinda, ez da normala irailaren 23an libre geratzea. Horrek kalte handia dakar", adierazi du jokalariak ohar baten bidez.
Roger Grimauren artxiboko irudia (eskuma). Argazkia: EFE
Roger Grimauk bere kontratuaren desegitea sinatu du gaur Bilbao Basketekin. Katalanak "zalantzazko, tristurako, amorruko eta samintasuneko" epeari amaiera eman dio horrela. Jokalaria ez dator bat klubak hartutako jarrerarekin.
Erabakia "kiroltasunez" hartu duela adierazi du jokalariak idatzitako ohar batean, baina honakoa zehaztu nahi izan du: "Ekainetik jakinda, ez da normala irailaren 23an libre geratzea. Horrek kalte handia dakar".
Grimauk pozik ez dagoela aitortu du, bere nahia "Bilbon jokatzea" baitzen. "Miribillan berriro jokatzea nahiko nuke! Izugarrizko ohorea izan da zuentzat jokatzea. Miribillan sortzen den giroarekin jokatzea pribilegio bat da. Gaztetasuna eta bultzada eman didazue", gaineratu du.
"Eskerrik asko proiektu eder honen partaide izaten uzteagatik. Mila esker eman didazuen laguntza eta maitazun guztiagaitik. Gora BB. Gora Bizkaia", esan du.
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa