20:42

Bilbao Basket

Krisia

Bilbao Basketek babeslea izango du, ACBra bueltatzea lortuz gero

Erredakzioa

Gainera, Soldata Bermatzeko Funtsean beharrezko 250.000 euroak berriz jartzeko moduan daudela ziurtatu dute klubetik.

  • Xabier Jon Davalillo, Bilbao Basketeko presidentea. Efe.

    Xabier Jon Davalillo, Bilbao Basketeko presidentea. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bere egoerak hobera egin duela azaldu diote astezken honetan Bilbao Basketen arduradunek Miguel Cardenal Kirol Kontseilu Goreneko presidenteari.

Xabier Jon Davalillo taldeko presidentea eta Alex Mumbru kapitaina izan dira, besteak beste, bilera horretan. Cardenali adierazi diotenez, Soldata Bermatzeko Funtsean beharrezko 250.000 euroak ere berriz jartzeko moduan daude.

Horrez gain, taldeak babesle berria du, eta horrek bideragarritasuna ematen dio klubari. WISekey segurtasun digitaleko enpresa da Bilbao Basketen babesle berria.

Halaber, Mumbru kapitainak adierazi duenez, jokalariek salatutako zorrak ez du soldatetarako aurrekontuaren % 15 gainditzen.

Hori guztia kontuan hartuta, ACBk eskatutako baldintza guztiak beteko lituzte talde bizkaitarrak, baina aurreikusitako epeetatik kanpo.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    28 Zuzenean 11:00 - 14:00 PILOTA | Afizionatuen Diario Vasco Txapelketa
    28 17:15 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Artola-Mariezkurrena II vs Elordi-Zabaleta
    29 23:15 - 00:45 ERREMONTEA | Binakako Txapelketako finala

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena