16:31

Bilbao Basket

Egoera larria

ACBk Bilbao Basket kanporatzeko erabakia berretsi du

Erredakzioa

Xabier Jon Davalillo klubeko presidentea Bartzelonara joan da, ACBko batzarrera, dirua lortzeko epea luza diezaioten saiatzeko, baina ez du lortu.

  • Davalillo Bilbao Basketeko presidentearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Davalillo Bilbao Basketeko presidentearen artxiboko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ACBk ez du amore eman, eta Bilbao Basketek ezin izango du 2014-2015 denboraldian parte hartu. Xabier Jon Davalillo klubeko presidentea Bartzelonara joan da, ACBko batzarrera, dirua lortzeko epea luza diezaioten saiatzeko, baina ez du lortu.

ACBk ez ditu onartu Bilbao Basketek emandako argudioak. Zergatik? Ez duelako bueltatu jokalariek soldata funtsetik harturiko dirua eta langileekin dituen zorrak soldaten %15a baino handiagoa delako.

Taldeak ezin izan du 2014-15 denboraldian ACB ligan parte hartzeko izena eman "ezarritako epearen barruan", eta taldearen egoera "oso larria da", taldeak ohar bidez atzo jakinarazi zuenez.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    29 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Laso-Iztueta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena