13:30

Bilbao Basket

104-75, Bartzelonaren kontra

Greba astea jipoian amaitu da

Erredakzioa

Bilbao Basketen astea zaila izan da grebaren ondorioz  eta aurkaria Endesa Ligan indartsuegia.

  • Alex Mumbru

    Vrkic eta Lampe. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbao Basketeko jokalariek hastear zen greba bertan behera utzi zuten azken momentuan. Zor dieten diruaren aurrerapen bat jaso dute, eta egoera gutxika bideratzen joan daitekeela ikusita, ez dute grebara jo.

Ondorioz, igande goizean Palaun jokatu dute, Bartzelonaren aurka. Bilbotarrek ez dute maila eman eta jipoia jaso dute.

Lehen laurdenetik Bartzelona jaun eta jabe izan da (32-15) eta atsedenaldian markagailua argia zen, 54-37. Rafa Pueyoren gizonak nahi eta ezin ibili ziren, hirugarren laurdenean 33-19ko partziala jaso zuten eta azkenengoan bakarrik erdietsi zuten partzial on bat (17-17).

Fitxa teknikoa

104 - Bartzelona (32+22+33+17): Huertas (18), Navarro (11), Papanikolau (3), Lorbek (9), Tomic (6) -hasierako taldea- Dorsey (-), Sada (-), Abrines (11), Todorovic (10), Hezonja (6), Lampe (19) eta Pullen (11).

75 - Bilbao Basket (15+22+21+17): Grimau (15), Bertans (4), Mumbrú (12), Markota (-), Gabriel (18) -hasierako taldea- Pilepic (7), Díaz (3), Sánchez (-), Samb (7) eta Vrkic (9).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    15 21:00 - 23:30 ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena