Bilbao Basket
Endesa Liga
Erredakzioa
Talde bizkaitarrak 89-81 galdu du Rio Natura Monbusek aurka eta Errege Kopa jokatzeko aukera gabe geratu da.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Bilbao Basketek porrota jaso du Rio Natura Monbusen aurka (89-81). Talde bizkaitarrak Errege Kopara sailkatzeko aukera gutxi zituen, baina aukeraren bat izateko garaipena lortzea beharrezkoa zuen. Ondorioz, Bilbao Basket Errege Kopatik at geratu da.
Hasieratik nagusi izan da etxeko taldea eta lehen laurdenean hamar puntuko abantaila lortu du Rio Naturak (26-16). Bigarren laurdenean pixka bat hobetu du Bilbao Basketek, baina talde galiziarrak abantaila handitu du atsedenaldira iritsi aurretik (46-32).
Atsedenalditik kantxara itzuli ostean, Rafa Pueyok zuzentzen duen taldeak beste itxura bat eman du, eta desabantaila pixka bat murriztea lortu du hirugarren laurdenean (71-62). Azken laurdena oso lehiatua izan da, eta Bilbao Basket bi puntura gerturatu zaio Rio Natura Monbusi (77-75). Talde galiziarra, ordea, ez da urduri jarri eta azkenean, garaipena lortu du (89-81).
Fitxa teknikoa:
89 - Rio Natura Monbus (26+20+25+18): Rafa Freire Luz (8), Pavel Pumprla (11), Alberto Corbacho (15), Mario Delas (13), Mike Muscala (10) -hasierako bostekoa-, Durand Scott (10), Micky Garcia Stobart (-), Ben Dewar (5), Oriol Junyent (9) eta Vasilis Xanthopoulos (8).
81 - Bilbao Basket (16+18+28+19): Raúl López (10), Dairis Bertans (9), Alex Mumbru (33), Axel Hervelle (5), German Gabriel (11) -hasierako bostekoa-, Fran Pilepic (2), Antanas Kavaliauskas (5), Damir Markota (-), Samb Mamadou (-), Zoran Vrkic (-) eta Roger Grimau (6).
Epaileak: Benjamin Jimenez, Carlos Cortes eta Juan Jose Martinez Diez.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa