18:34

Bilbao Basket

Arazo ekonomikoak

'Bilbao Basketen konponbidea sektore pribatutik etorri behar da'

Erredakzioa

Bilboko Udalak 200.000 euro inguru ematen dizkio taldeari eta Miribillako kantxaren mantenuarekin ere laguntzen dio: guztira, 700.000 euro inguru dira.

  • Rafa Pueyo entrenatzailea, Bilbao Basketeko zenbait jokalarirekin. Efe.

    Rafa Pueyo entrenatzailea, Bilbao Basketeko zenbait jokalarirekin. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Andoni Aldekoa Bilboko alkatearen kabineteko zuzendariak esan duenez, Bilbao Basketek bizi duen krisi ekonomikoaren konponbidea sektore pribatutik iritsi behar du.

Gorka Arrinda talde bizkaitarreko akziodun nagusiak astelehenean aditzera eman zuen kluba "egoera oso txarrean" dagoela eta 1,5 milioi euro lortzeko premia handia duela.

Aldekoak Bilboko Udalak Bilbao Basketi ematen dizkion laguntzez aritu da SER irratian: 200.000 euro ematen dizkio taldeari eta Miribillako kantxaren mantenuan ere laguntzen dio: guztira, 700.000 euro inguru.

Kabineteko zuzendariaren arabera, taldeak ezin du ACBko postua galdu, baina "erokeria ekonomikorik" egingo ez dutela azpimarratu du.

Konponbidearen zati bat Arrindak kluba uztea ote den galdetu diotenean, Aldekoak egoera hori zail ikusten duela esan du: "Bilbao Basket elkarte pribatua da eta jabeek hartu beharko dute erabakia. Ez dut uste kudeaketa arazoa denik, dirua barra-barra gastatu dutenik, arazoa da diru-sarrerak asko jaitsi direla".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena