Bilbao Basket
Endesa Liga
Erredakzioa
Amaierarako bi segundoren faltan, Woodek lortutako hirukoak erabaki du neurketa.
UCAM Murtzia-Bilbao Basket. Argazkia: EFE
Bilbao Basketek porrota jaso du UCAM Murtziaren aurka (78-77), Endesa Ligako 12. jardunaldiko partidan. Pueyoren taldeak bosgarren garaipena jarraian lortzea zuten helburu, baina garaipenak azken laurdenean ihes egin dio.
Laugarren laurdenean erabaki da neurketa. Etxeko taldeak zaleen bultzada baliatu du, eta partidan sartu da. Amaierarako bi segundoren faltan, Woodek lortutako hirukoak erabaki du neurketa, eta puntuak Murtzian geratu dira.
Alex Mumbruk izan du, azken segundoan, partidari buelta emateko aukera, baina ez du erasoa bukatzeko denbora nahikorik izan. Pilepic izan da norgehiagokako saskiratzaile nagusia.
Fitxa teknikoa:
78. UCAM Club Baloncesto Murtzia (22+17+19+20): San Miguel (1), Davis (7), Berni Rodríguez (8), Lima (19) eta Tillie (9) -hasierako boskotea-, Jordi Grimau (8), Ben Romdhane (8), Wood (9), Sergio Sánchez (9) eta Orupke (-).
77. Bilbao Basket (23+15+28+11): Raúl Lopez (11), Pilepic (22), Mumbrú (10), Hervelle (9) eta Gabriel (14) -hasierako boskotea-, Bertans (2), Kavaliauskas (-), Markota (3), Vrkic (-) eta Roger Grimau (6).
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa