22:54

Bilbao Basket

57-81

Bilbao Basketek Valladolid jipoitu du

Erredakzioa

Talde bizkaitarrak 57-81 irabazi dio Pucelako taldeari, eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du Endesa Ligan.

2:25
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilbao Basketek garaipen erosoa lortu du Valladoliden aurka. Talde bizkaitarrak 57-81 irabazi dio Pucelako taldeari, eta denboraldiko bigarren garaipena lortu du Endesa Ligan.

Ondo ekin dio partidari Bilbao Basketek, eta hasieratik agindu du markagailuan (5-11). Valladolidek, ordea, erantzun ona mena eta desabantaila murriztea lortu du. Lehen laurdena, talde bizkaitarraren aldeko 11-16ko emaitzarekin bukatu da. Bilbao Basketek bigarren laurdenean utzi du bideratuta partida. Rafa Pueyok zuzentzen duen taldea aurkaria baino askoz hobea izan da bigarren laurdenean, eta 17 puntuko aldea lortu du atsedenaldira iritsi orduko.

Hirugarren laurdenean Valladolidek aldeak murriztu nahi izan ditu, baina Bilbao Basket sendo mantendu da, eta ez dio etxeko taldeari desabantaila murrizteko aukerarik eman (42-61). Azken laurdenean, Bilbao Basketek ez du estuasunik pasa eta garaipenak ez dio ihes egin (57-81).

Fitxa teknikoa:

57- CB Valladolid (11+11+20+15): Rowe (3), Ivan Martinez (2), Suka-Umu (5), Johnson (15), Haritopoulos (12) -hasierako bostekoa-, Andjusic (4), Viney (8), Vilhjamsson (2) eta Sinanovic (6).

81- Bilbao Basket (16+23+22+20): Raul Lopez (19), Pilepic (11), Mumbrú (5), Hervelle (13), Kavaliauskas (3) -hasierako bostekoa-, Bertans (8), Gabriel (14), Grimau (-), Vrkic (8) eta Markota (-).

Epaileak: Perea, Calatrava eta Manuel.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena